HasieraArgitalpenakAdinekoen funtzionamendu kognitiboa eta gizarte heziketako aldagaien eragina – ELES azterlanaren emaitzak

Adinekoen funtzionamendu kognitiboa eta gizarte heziketako aldagaien eragina – ELES azterlanaren emaitzak

  Urtea:
2013
 Ezagutza lerroa: Área psicosocial
 Profesionalak: Mª Feli González, David Facal

Adinekoen funtzionamendu kognitiboa aldatuz joaten da. Gainbehera ez da berdina funtzio kognitibo guztietan, eta beste aldagai batzuek, hala nola hezkuntza mailak eta bizitzan zehar izandako jardunbide profesionalak, mantsotu egin dezakete gainbehera hori.

Azterketa honen helburua da, 50 urtetik gorakoen errendimendu kognitiboaren patroia ezagutzea, hezkuntza maila eta lanbidea aintzat hartuta. Ikerketa horretarako datuak Espainian zahartzeari buruzko luzetarako ikerketan (ELESen) egindako azterketa pilotutik atera dira. Bertan, egoitzetatik kanpo bizi diren Espainiako adineko biztanleen lagin esanguratsu bat ebaluatu zen.

Errendimendu kognitiboaren barnean, errendimendu kognitibo globala, hitzezko oroimena, lan oroimenaren hedadura, begi eta mugimendu abiadura eta hizkuntza ebaluatu ziren.

Eta adin taldeen artean eta aldagai guztietan desberdintasunak zeudela ohartu ziren. Ildo beretik, taldeen baitan hezkuntza mailaren araberako eta lanbide motaren araberako desberdintasunak antzeman zituzten, eta adin talde batzuetan eta besteetan iraun egiten zutela baieztatu. Biztanleriari lotutako azterketek adineko pertsonen errendimendu kognitiboari buruzko eta hari lotutako faktoreen eraginari buruzko ikuspegi globalagoa ahalbidetzen dute.