HasieraArgitalpenakAge differences among older adults in the use of emotion regulation strategies. What happens among over 85s and centenarians?

Age differences among older adults in the use of emotion regulation strategies. What happens among over 85s and centenarians?

  Urtea:
2015
 Ezagutza lerroa: Área psicosocial
 Profesionalak: Igone Etxeberria, Itziar Etxebarria, Elena Urdaneta

Emozioen kudeaketa pertsonaren barneko prozesu kontziente edo ez-kontziente transakzionaltzat hartzen da. Prozesu horren bidez, emozioen osagarri bat edo gehiago modulatu egiten dira, honako hauek egokitu edo aldatzeko: bizipenak, jokabidea, adierazpenak edo emozioa piztu duen egoera (Eisenberg, Fabes, Guthrie, & Reiser, 2000; Gross, 1999).

Psikologian, termino horretan biltzen dira emozio onuragarrien zein kaltegarrien kanpoko adierazpena eta bizipen subjektiboa nolabait aldatzen (arintzen, indartzen edo eraldatzen)dituzten askotariko prozesuak (Etxebarria, 2002).

Emozioak eraginkortasunez kudeatzea, hain zuzen ere, gizakien garapenaren erronketako bat da. Zehatzago esanda, emozio batzuk oso biziak dira eta gai dira prozesu psikologiko asko eragozteko edo oztopatzeko; hortaz, pertsona arteko prozesu psikikoen bidez bizipena eta adierazpena modulatu ahal izatea ezinbestekotzat jotzen da esploraziora jotzeko gogoa izateko, prozesu kognitiboak garatzeko eta gaitasun sozialak garatzeko (Fox, 1994).