HasieraArgitalpenakEuskadiko 55 urteko eta gehiagoko pertsonen bizi baldintzei buruzko ikerketa

Euskadiko 55 urteko eta gehiagoko pertsonen bizi baldintzei buruzko ikerketa

  Urtea:
2015
 Profesionalak: Elena del Barrio, Mayte Sancho, Gobierno Vasco - Eusko Jaularitza

Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, asmo bikoitzarekin jarri du abian ikerlan hau: batetik, 2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategiaren oinarritzat erabiltzeko eta, bestetik, gizartean nahiz erakundeetan adinekoen autodeterminazio eskubideari eustera bideratutako gako eta jarraibideak zehazteko.

Orobat, ikerketa horren bidez, adineko pertsonen premien mailak eta ezaugarriak zehazten dituzten elementu bereizgarriak sakon ezagutu nahi izan dira.

Matia Institutuak bere gain hartu du lan hori, eta hauek dira haren emaitzak. Hurrengo orrialdeetan, 700.000 pertsonaren bizimoduari eta bizi baldintzei, gizarte ehunari, laguntza eta zaintza trukeari, osasunaren pertzepzioari, mendekotasunari, eguneroko bizitzari, erretiroari eta beharrizanei buruzko informazio zehatza aurkituko du irakurleak. Azken urteetako aldaketa ekonomiko eta sozialek joera soziodemografikoak aldatzea ekarri dute: familiarteko egitura eta harremanak, familien osaera, kontsumo ohiturak, jarduerak, laguntza trukeak eta abar. Pertsona horien egungo egoerari buruzko ikerketa zehatza erabiltzen da biztanleria talde horrekin lotutako politikak, planak eta esku hartzeak egiteko eta garatzeko.