HasieraArgitalpenakNarriadura kognitibo larria ebaluatzeko proba sortu eta baliozkotzea

Narriadura kognitibo larria ebaluatzeko proba sortu eta baliozkotzea

  Urtea:
2012
 Profesionalak: Cristina Buiza, Raúl Vaca, Xabier Ansorena, Mari Feli Gonzalez, Amaia Zulaica, Carmen Hernández, Enrique Arriola, Javier Álava.

Azken txosten honetan, proiektuaren deskribapena, hori burutzeko erabili den metodologia, eskala sortzeko prozesua eta oinarritzat hartu den eredua diseinatzeko prozesua biltzen dira.

Hurrengo ataletan, eskala hori proba pilotu batean ezarriz eskuratu diren emaitzak eskaintzen dira, eta, azkenik, proiektua burutu ondoren proiektua bera etorkizunean ezarri eta argitaratzeko sortu diren planteamenduak.

Dementzia duen pertsona zaintzeko plan egokia eta behar diren esku hartzeak prestatzeko, haren egoera osoa bilduko duen informazioa eskuratu behar dugu. Informazio hori biltzeko, ordea, ezinbestekoa izango da pertsonaren egoeraren deskribapen zehatza egingo duen ebaluazio tresna ulergarria jorratzea; pertsona horrek etxean mugitzen duen gaitasunaren berri emango digun tresna, haren jokabidea eta balioak aintzat hartuta. Dementzia duen pertsonaren egoeraren balorazioa jardun holistikoa da, eta, horregatik, ezin da, inolaz ere, ebaluazio mota bakarra erabili.