HasieraArgitalpenakPertsonarengan ardaztutako arreta eredua eta horrek eguneroko bizitzaren antolakuntzan duen zehaztapena: esku hartze terapeutikoak

Pertsonarengan ardaztutako arreta eredua eta horrek eguneroko bizitzaren antolakuntzan duen zehaztapena: esku hartze terapeutikoak

  Urtea:
2012
 Profesionalak: Marijo Garate Olazabal, Gabriela Mondragón Olán, Laura Agirregomezkorta Madinabeitia, Oscar García Alonso, Mª Sol Zozaia Mariezkurrena, Alicia Checa Hernández, Begoña Salaverría Trecu, Josetxo Miranda Callejo, Idoia Larrumbide Simón, Ane Gurrutxaga Elicegui, Mª Isabel Genua Goena, Izaskun Cuartango Acha, Igone Etxeberria Salaberría

Gerontologiaren alorrean gero eta interes handiagoa dago adineko pertsonek egunerokoan egiten dituzten jardueren inguruan. Normalean, interes horrek ikuspegi klinikoari erreparatu izan dio soilik; hau da, osasunaren eta autonomiaren ideiak azpimarratu ditu. Alabaina, azken urteetan, eguneroko jarduerek zahartze bidean dagoen pertsonarengan duten balioa eta egiten dioten ekarpena nabarmentzen dituzte gero eta gehiagotan.

Gaur egun zentro gerontologikoetan erabiltzen den arreta ereduak ez du lortzen pertsona guztiengana iristea, profil guzti-guztien bizi kalitatea handitu eta hobetzeko aurreikuspenak betetzeko. Gauzak horrela, eta jardun horretan eskarmentu handiena duten herrialdeetako arreta ereduei erreparatuta, adinekoek bizitzan zehar etxeko egunerokoan jorratu dituzten jarduerak bultzatzeko premia ikusi da, pertsona bakoitzaren bizitzaren historian oinarrituta.

Gaur egun, gure herriko egoitza zentroetan aurrerakuntza handiak egin dira programa global eta indibidualizatuak ezartzeko bidean. Hala, laguntzeko eta gizartean txertatzeko oinarrizko alderdiez gain, errehabilitatzeko esku hartze terapeutikoari ere erreparatzen zaio. Besteak beste, gaitasun funtzional eta kognitiboak psikoestimulatzeko, birgaitzeko eta mantentzeko programak, bai eta osasun laguntzarako eta prebentziorako programak ere.