HasieraArgitalpenakTip-of-the-tongue in aging: Influence of vocabulary, working memory and processing speed

Tip-of-the-tongue in aging: Influence of vocabulary, working memory and processing speed

  Urtea:
2012
 Profesionalak: Facal D, Juncos-Rabadán O, Rodríguez MS, Pereiro AX

AURREKARIAK ETA XEDEA: Badakigu mihiaren puntan izatearen fenomenoa -hitzak (izen bereziak, batik bat) fonologikoki aktibatu nahi eta ezin izatea— gazteengan baino ohikoagoa dela adineko pertsonengan. Hala eta guztiz ere, oraindik ere ez dago guztiz argi mihiaren puntan izatearen fenomenoak ugaritzearen eta zahartze kognitiboaren arteko harremana.

Hortaz, harreman hori argitzea da azterlan honen helburua. Horretarako, mihiaren puntan izatearen fenomenoak eta zeregin kognitiboen funtzionamendua (lan oroimena eta testuak prozesatzeko lastertasuna) hartu ditugu ikergaitzat. METODOLOGIA: Konstruktu horien arteko harremana ikertzeko, 133 parte hartzaileren lan oroimena, prozesatze lastertasuna eta jarduna aztertu ditugu zenbait hizkuntzatan, LISREL softwarea erabilita.

EMAITZAK: Eredurik egokienean, lexikoa produzitzeko aldagaietan adinak dituen zuzeneko eta zeharkako ondorioak bildu ziren, aldagai kognitiboak aintzat hartuta. Ereduan, adinak hiztegian dituen zuzeneko eta zeharkako ondorioak gehitu ziren, lan oroimenaren bidez, bai eta adinak mihiaren puntan izatearen fenomenoan dituen zeharkako ondorioak ere, prozesatze lastertasunari erreparatuta.

KONKLUSIOA: Emaitzen arabera, prozesatze geldoan modulazio negatiboa dago mihiaren puntan izatearen fenomenoa adinarekin handitzeari dagokionez, eta lan oroimenaren modulazio positiboa hiztegian. Horrez gain, emaitzek diotenez, ez dago loturarik hiztegiaren eta mihiaren puntan izatearen fenomenoaren artean. Mihiaren puntan izatearen egoeretan prozesu kontrolatuek parte hartzen dutela onarturik, mekanismo konpentsatzaile kontrolatutzat har dezakegu prozesatze geldoaren eta mihiaren puntan izatearen gertaeren arteko lotura zahartzaroan.