HasieraArgitalpenakTokiko etxez etxeko laguntza zerbitzua eta etorkizuneko aurreikuspenak

Tokiko etxez etxeko laguntza zerbitzua eta etorkizuneko aurreikuspenak

  Urtea:
2015
 Egilea: 

Ikerketaren helburua hauxe izan da: etxez etxeko laguntza zerbitzuaren (EELZren) egoerari buruzko ezagutza eguneratzea, tokiko erakundeetatik bildutako azken datuak 1995ekoak baitira —Porto eta Rodriguez, 1996— eta harrezkero ez baitago haren bilakaerari eta egungo ezaugarriei buruzko erregistrorik.

Ikerketa hori are beharrezkoagoa da, gainera, kontuan hartuta azken txosten horretatik hona hainbat gertaera garrantzitsu izan direla (besteak beste, krisi ekonomikoa eta autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Legea ―LAPAD―), bai eta, halaber, EELZren hartzaile nagusia den adinekoen biztanleriak izan duen hazkundearen ondorioz, zerbitzu horren eskaerak gorakada nabarmena izan duela.