HasieraArgitalpenakZahartzea, etxebizitza eta ingurunea

Zahartzea, etxebizitza eta ingurunea

  Urtea:
2012
 Profesionalak: Elena del Barrio, Mayte Sancho, Diego Herranz, Unai Díaz

Txosten honek Matia Institutu Gerontologikoaren UCHI: ZAHARTZEA, ETXEA ETA INGURUA: EGUNGO EGOERA ETA ETORKIZUNEAN ESKU HARTZEKO AUKERAK proiektuaren harira egindako ikerketa kualitatiboaren emaitzak biltzen ditu.

Azterketa hori irakurtzeko modurik onena hauxe da: gaur egun Espainiako hainbat erakundek eta eragilek prestatzen eta hobetzen diharduten adinekoen arreta ereduan (pertsonarengan ardaztutako arreta integralean) laguntzeko tresna gisa irakurtzea.

Paradigma berri horren arabera, adinekoen arreta nabarmen hobetzen da, pertsona bakoitzaren igurikimen pertsonalei erantzuteaz gain, bizi kalitatearen kontzeptua biltzen duten faktoreei ere erreparatzen zaienean, osasun arretan zentratutako zerbitzuez harago.

Txostenean, zahartze prozesuan pertsonaren bizitzan egoitza eta zaintza premien harira agertzen diren faktoreak aztertzen dira, zehatz-mehatz.

Kalitate handiko bizi sistema bat eratzen lagun dezaketen dimentsioen mapa deskribatzailea egin da, zahartze prozesuaren protagonista diren pertsonen adierazpenak eta prozesu horri lotutako sektoreetan ari diren adituenak oinarri hartuta.