HasieraIkerkuntzaProiektuak2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategia

2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategia

Proyectos

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, zahartze prozesuaren ondorioz gizartean gertatzen ari den aldaketaz jabetuta, datozen bost urteetarako Zahartzaro Aktiborako Estrategia garatu du, Matia Institutuko talde teknikoarekin lankidetzan.

Urte asko bizitzea gizartearen arrakastaren adierazle da, zalantzarik gabe. Horretarako, gizarteak ahalegin handia egin du luzaroago eta hobeto bizitzea ahalbidetzen duten baliabideak herritarren esku uzteko: osasun-zerbitzuak, hezkuntza eta desgaitasun eta mendetasun egoeretan beharrezkoa den arreta lortzeko aukera bermatzen duen gizarte babeserako sistema bat, eta zahartze egokiaren gakoak identifikatzeko jakintza sortzearen eta berritzearen aldeko apustu tinkoa. Era berean, EAEko gizarteak bereganatu egin ditu hainbat ezagutza arlotatik eta administrazio publikoen, elkarte zientifikoen eta gerontologiaren alorreko beste erakunde batzuen bitartez zahartzaro aktiboaren, positiboaren, osasungarriaren eta herrialdean, lurraldean, hirian edo herrian txertatutakoaren alde egindako gomendioak.

Izan ere, etengabe herritarrentzako ongizatea eraikitzeko konpromisoa eta ilusioa duen gizarte baten testuinguruan txertatuta soilik izan dezake arrakasta Zahartzaro Aktiborako Estrategia horrek. Bertan, herritar guztiak egongo dira islatuta eta guztiek, adina edozein izanda ere, identifikatu ahal izango dituzte beren eguneroko bizitzan aplikatzeko moduko gomendioak. Izan ere, ongi zahartzea bizitza osoko zeregina da, eta ardura pertsonal eta kolektiboa behar da horretarako.

 

Helburuak:

2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Estrategiak funtsezko lau printzipio ditu oinarri: duintasuna, autonomia, partaidetza eta erantzunkidetasuna. Era berean, lau alorretan egituratzen da, horietako bakoitza bere helburu orokorrarekin eta hainbat helburu operatibo eta ekintza multzorekin.

Euskadin gizarte eta antolamendu aldaketa sustatu nahi du lehenengo alorrak, eta, aldaketa horren bidez, bertako biztanleriaren egiturarekin eta zahartzen diren pertsonek duten zereginarekin bat etorriko den gobernantza eredua sortzea, politika publikoetan nahiz arlo pribatuan.

“Aurrea hartzea eta prebentzioa” alorrean, berriz, adinekoen autonomia eta independentzia sustatzeko neurriak biltzen dira. Hirugarren arlo estrategiko handian, ongizatezko gizartea eraikitzeko bidean lagunkoitasuna eta partaidetza sustatzea jotzen da helburutzat.

Kanpoko lankidetza

Estrategia prestatzeko, zahartze aktiboaren alorreko adituen iritziak bildu dira. Besteak beste, hauek hartu dute parte programa hori prestatzen: adinekoen elkartegintzako buruek, lurralde administrazioetan adinekoentzako programak planifikatzeko ardura dutenek, EAEko udalerri handietako adinekoentzako programa planifikatzaileen ordezkariek, EUDELeko ordezkariek, elkargo profesionalek, gerontologiaren eremuko aditu ospetsuek eta Eusko Jaurlaritzako arlo honetako politiken arduradunek (etxebizitzaren, osasunaren eta hezkuntzaren alorreko eskumena duten sailek eta Emakundeko ordezkariek).

Emaitzak

2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategiak demografiaren erronkari arduraz heltzen lagunduko die EAEko erakunde publikoei, bi ardatz abiapuntutzat hartuta: erronka hori aldi berean aukera ere badela ulertuz batetik, eta herritarren, gizarte zibil antolatuaren eta profesionalen partaidetzaren eta lankidetzaren bidez gobernantza eredu berria sortzeko konpromisoan oinarrituz, bestetik.

Urtea

2015

Proiektuaren egoera

Amaitua

Profesionalak

Elena del Barrio
Elena del Barrio Matia Institutoko Zuzendarikide - Ikertzailea
Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza gerontologikoan aditua

Erakunde Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritza

Publicaciones del proyecto