HasieraIkerkuntzaProiektuakENVEJECIMIENTO VIVIENDA Y ENTORNO. Ikerketa kualitatiboari buruzko txostena

ENVEJECIMIENTO VIVIENDA Y ENTORNO. Ikerketa kualitatiboari buruzko txostena

Proyectos

Gaur egun Espainiako erakunde eta eragile zenbait jorratzen ari diren adinduei zuzendutako arreta eredua (pertsonarengan ardaztutako osoko eredua) prestatzen eta hobetzen lagundu nahi du proiektuak. Paradigma berri horren arabera, laguntza behar duten adinekoen arreta nabarmen hobetzen da, adineko bakoitzaren itxaropen pertsonalei erantzuteko aukera dagoenean eta, osasun laguntzara mugatzen diren zerbitzuez harago, bizi kalitatearen kontzeptua biltzen duten faktoreak kontuan hartzen direnean. Proiektuan, beraz, zahartze prozesuan pertsonaren bizitza inguratzen duen eragile multzoa aztertu da zehatz-mehatz, hala egoitzari nola zaintzei lotutako beharrizanen harira. Ahalegina egin da kalitate handiko bizi sistema bat eratzeko esanguratsuak diren dimentsioen mapa deskribatzailea prestatzeko, zahartze prozesuan protagonista diren pertsonen eta prozesu horri lotutako sektoreetan ari den aditu lagin baten lekukotzak aintzat hartuta.

Proiektu horretan ikusi ahal izan da, adinekoak bizi diren lurralde unitatea funtsezko baliabidea dela pertsonak zahartzen diren heinean egin behar izaten dituzten egokitzapen fisiko eta emozionalen alorrean esku hartzeko. Lurralde unitatea kontu konplexua da: etxebizitza ezin da entitate isolatutzat hartu eta; aitzitik, beste dimentsio batzuk ere biltzen ditu, hala nola: auzoa, gorputza, etxetiko sartu-irtenen dinamikak, komunitatearekiko harremanak eta abar.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Matia Institutu Gerontologiko Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena

 

Helburuak

Helburu nagusia:

  • Zer igurikimen dituzte EAEko herritarrek zahartzaroan behar izango dituzten bizitokiari eta zaintzei buruz?
  • Zer eginkizun dute gaur egun norberaren etxeak eta inguruneak prozesu horretan? Zer eginkizun beteko dute etorkizunean?
  • Zer kontzientzia maila dago mendeko bizitzako arazoei buruz?¿Zer alderdi (balio, irudi, ideia…) hartzen dira gaur egun zahartzaroko arazoei buruzko kontzientzia hori osatzeko?

Bigarren mailako helburuak:

  • Eguneroko bizitzako ohiturak eta kultura.
  • Etxea gaur egun eta zahartze prozesurako baliabidetzat.
  • Habitat inguruneen eginkizuna: auzoak.
  • Nor dira eta nola balioztatzen dira zaintzaren eragileak: familiak, gizarte sarea, zaintzaileak, erakundeak eta abar.
  • Etorkizuneko ostatu eta zerbitzu aukerak.
  • Housing ereduaren ezagutza eta balioztapena.

Emaitzak

Eredu horren arabera, zahartze zikloan laguntza behar duten adinekoen bizi kalitatea nabarmen hobetuko da, funtsezko bi alderditan eraginez: alde batetik, adinekoari bere eguneroko bizitzan eragiten duten alderdiei buruz erabakitzeko aukera handiagoa emanez eta, beste alde batetik, zaintza eta ingurune diseinua osasun zaintza hutsaz harago doazen faktoreetan oinarritiz eta zahartze prozesuan eginkizun handia duten beste dimentsio batzuk ere aintzat hartuz, hala nola: ongizate emozionala, garapen pertsonala, pertsonen arteko harremanak eta abar. Eta, batez ere, adinekoaren dimentsio existentzialaren garrantzia azaleratu du ikerketak, eskuarki pertsonaren alderdi espiritualtzat jo izan dena eta pertsona horientzat bizitzak duen zentzuaz galdetzea eskatzen duena.

Etorkizuneko ostatu ekimenak eta zaintza sistemak diseinatzen direnean (etxebizitza pribatuetako ekimenak ere barnean hartuta), kontu hori gogoan hartu beharreko elementua izango da: erabiltzaileari (adinekoari) tresnak eskaini behar zaizkio bere ingurunean bizitzeak zer esan nahi duen ulertzeko. Ostatuak, inguruneak eta zaintza sistemak bizitokiaren esperientzia aberastu eta mamitzera bideratuta egon behar dute. Izan ere, horrela jokatuz, munduarekiko eta, oro har, bizitzarekiko lotura eskainiko zaio adinekoari, adinean aurrera doan heinean aurre egin beharko dizkion zailtasunak orekatu edota, are gehiago, onerako berrikusten laguntzeko, inoiz ahantzi gabe prozesu horren atzealdean heriotzaren hurbiltasuna egongo dela beti.

Ildo horretan, egindako elkarrizketan ikusten denez, datozen urteetan adineko bihurtuko diren belaunaldiek bizi kalitatearen ideia zabalean oinarritzen dute bizitzaren zentzua, atzean utzita iraganean nagusi ziren kontzeptu hertsi edo funtzionalagoak, adibidez osasunaren, biologiaren eta funtzionaltasunaren alorrekoak (arkitektura irisgarritasuna, esate baterako).

Urtea

2012 -tik 2014 -ra

Profesionalak

Elena del Barrio
Elena del Barrio Ikerketa lerroaren arduraduna
Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza Zuzendaria