HasieraIkerkuntzaProiektuakPertsonarengan ardaztutako arreta eredua jorratzen duen zentro gerontologiko baterako sarrera prestatzeko D simulatzaile moldagarria (PAA-SIM)

Pertsonarengan ardaztutako arreta eredua jorratzen duen zentro gerontologiko baterako sarrera prestatzeko D simulatzaile moldagarria (PAA-SIM)

Proyectos

Pertsonarengan ardaztutako arreta eredua (PAA eredua) zentro gerontologiko batean ezartzeko, ezinbestekoa da arretan parte hartzen duten profesionalak egoki eta sakon prestatzea. Prestakuntzaz gain, baina, adituen etengabeko aholkularitza eta ikuskaritza ere eskaini behar zaie, planteamendu teorikoetatik urrun, egunerokoan sortzen zaizkien zalantza eta beharrizanei erantzuteko. Zentro bakoitzeko egunerokoan gertatzen diren benetako arazo zehatzei heltzea izango da, beraz, helburua. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (Europar Batasuneko FEDER funtsen) bidez kofinantzatutako PAA-SIM proiektuaren asmoa hauxe da: zentro gerontologikoetan PAA eredua ezartzen laguntzeko joko serio bat sortzea.

Finantzatzailea:  

 

Helburuak:

Zentro gerontologikoetan PAA eredua ezartzen laguntzeko joko serioa (serious gamea) prestatzeko xedea du proiektuak. Hain zuzen ere, joko serioaren erabiltzaile nagusiek (zentro gerontologikoetako laguntzaileek) adierazitako beharrizanei erantzun zaie horrela. Joko horren bidez, langileak pertsonarengan ardaztutako arreta ereduari lotutako konpetentzietan trebatzeaz gain, tratu ona, komunikazio egokia eta talde lana sustatzeko zeharkako konpetentziak ere landu nahi dira, adinekoekin zuzenean ari diren langileen jardun profesionalean ezinbestekoak dira eta. Izaera pedagogikoaz gain alderdi ludikoa ere eduki behar dutenez joko guztiek, erabilera atsegin bihurtzeko elementuak ere txertatu dira diseinuan eta funtzionamenduan. Hala, erronka laburren bidez jokatuz, aurrerakuntzak ikustarazi, egindako lanagatiko pizgarriak eskaini eta taldekako erronkak gauzatzen dira, profesional adituaren feedbackarekin.

Emaitzak

Ikusi dugu, langile laguntzaileek libre jokatu dutenean, partaideek erraz barneratu dituztela jokoaren funtzionaltasunak, bai eta erronken, aurrerakuntzen eta abarren bidez eskatzen zaizkien jarduerak ere. Landutako edukiak egokitzat jo dituzte eta erronkak atseginak direla adierazi dute. Erronketan zailtasun mailak zehaztu beharra ikusi dute, baina jokoan aintzat hartu da alderdi hori ere. Oso egokia iruditu zaie jokoan banakako eta taldekako jarduerak egotea, bai eta zalantzak eta kezkak foroaren bidez partekatzeko aukera ere. Era berean, motibagarria eta baliagarria iruditu zaie nork bere aurrerapena egiaztatzeko aukera. Diseinuari dagokionez, tresnaren argitasuna nabarmendu dute; izan ere, erraz irakurtzekoa eta bisualki atsegina da. Atal batzuetan estetika uniforme samarra dela adierazi eta erronka motaren arabera estetika pixka bat gehiago aldatzea proposatu dute: jokoan hizki motak eta ehundurak aldatzea, kolore gehiago sartzea eta abar. Profesionalek egindako beste gomendio bat: aurrerakuntza adierazteko ez erabiltzea kolore gorria eta berdea, emaitza "zuzenak" eta "okerrak" daudela ondoriozta baitaiteke. Prototipoa Matia Fundazioko langileekin ebaluatu ondoren, Fundaziotik kanpoko pertsonekin luzetara ebaluatzeko premia ikusi da, horri esker PAA eredua beste erakunde eta profesional batzuek nola barneratzen eta txertatzen duten ebaluatzeko aukera egongo baita.

Partzuergoa


  • IKASPLAY

  • Matia Fundazioa

  • Matia Institutua

  • Mondragon Unibertsitatea

Urtea

2014 -tik 2016 -ra

Proiektuaren egoera

Amaitua

Profesionalak

Erkuden Aldaz
Erkuden Aldaz Ikertzailea
Miguel Leturia
Miguel Leturia Ikerketa lerroaren arduraduna