HasieraIkerkuntzaProiektuakSALTO Project (Social Animation for Life quality training and tools)

SALTO Project (Social Animation for Life quality training and tools)

Proyectos

Gizarte ekintzako programa bat da. Gizarte langileak trebatzea du oinarri, menpekotasun egoeran bizi diren pertsona zaharren eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Proiektuaren bitartez, “bizi proiektuak” eta “zaintza proiektuak” konbinatzen dira eta, laguntza pertsonalizatua eskaintzen da irtenbide holistikoak erabiliz. Irtenbide horiek gauzatu ahal izateko apurtu egin behar da osasun eta gizarte testuinguruen arteko banaketa, modu koordinatuan pentsatzen eta lan egiten hasteko.

Gizarte langileek egunero eskaintzen diete laguntza pertsona zaharrei edo desgaituei, jarduera okupazionalen, hezkuntza metodoen eta terapia ez farmakologikoen bitartez. SALTO proiektuak metodo sozioekonomiko horiek txertatzea du helburu, eguneroko terapiaren barnean, gaitasun kognitiboak, korporalak eta sozialak garatzeko edo mantentzeko helburuarekin, horiek funtsezkoak baitira bizi kalitaterako.

Helburuak

Menpekotasun egoeran dauden pertsona zaharren eta dibertsitate funtzionaleko pertsonen bizi kalitatea hobetzea, honako hauen bitartez:

  • Arreta eta beste bitarteko batzuk sustatuz.
  • Gizarte ekintza dimentsio terapeutiko batean txertatuz.
  • Gaitasun fisikoak, psikologikoak, kognitiboak eta sozialak garatuz.

 

Finantziazioa

EBk finantzatutako proiektua da, ERASMUS + (KA2) programaren bitartez.

Materialak

Triptikoa | Newsletterrak [1]

Emaitzak

  • Prestakuntza jardunbide egokiak eta animazio sozialaren esparruko esperientzia berritzaileak bilduz, tokian bertan nahiz Europan.
  • Profesionalei bideratutako gizarte ekintzarako prestakuntza programa bat eginez eta probatuz.
  • Gizarte ekintzako gida edo eskuliburu bat eginez. Bertan, testatutako erreminten eta jardueren proposamen bat sartuko da, arestian aipatutako gaikuntza programaren esparruan garatutako printzipioak kontuan hartuta.

Partzuergoa

  • Logo de Cefal
    Cefal
  • Logo de Universidad de Bolonia
    Universidad de Bolonia
  • Logo de Matia Instituto
    Matia Instituto
  • Logo de Afmr Etcharry
    Afmr Etcharry
  • Logo de Asociación Caminante
    Asociación Caminante
  • Logo de Diopter
    Diopter
  • Logo de CIFP/HLII, Centro de Formación Profesional de Hernani
    Hernani Lanbide Heziketa Zentru Integratua

Urtea

2016 -tik 2019 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Nerea Etxaniz IKERTZAILEA
Miren Iturburu
Miren Iturburu Ikertzailea