Erkuden Aldaz

Ikertzailea
Erkuden Aldaz

2004an gizarte laneko diploma lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta 2009an psikologiako lizentzia Euskal Unibertsitatean. Unibertsitate horretan bertan egin zuen, 2011n, «Psikologia: gizabanakoa, taldea, antolamendua eta kultura» masterra ere, eta, gaur egun, doktorego ikasketak ari da egiten. Bere tesi proiektuan hainbat aldagai emozional (enpatia, alexitimia eta adimen emozionala) aztertu ditu, bai eta horiek zentro gerontologikoetako osasun-laguntzaileengan errearen sindromearekin duten lotura ere. Zahartze osasungarriaren alorreko aldagai sozial eta emozionalak aztertzen dituzten proiektuetan jardun du lanean. Horien bidez, adinduei eta haiekin zuzenean diharduten osasunaren alorreko profesionalei zuzendutako hezkuntza sozioemozionaleko programak diseinatu eta osatu ditu. Gaur egun, adineko pertsonen eta haien zaintzaileen ongizatean eragiten duten alderdi psikosozialen inguruko Espainiako eta nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan dabil lanean. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren SENDIAN programako psikologoa ere bada. Horren baitan, laguntza psikologikoa ematen die banakoei nahiz taldeei, eta prestakuntza, adineko mendekoak zaintzen dituztenei.

erkuden.aldaz@matiafundazioa.net