Mayte Sancho

Plangintza Zuzendaria
Mayte Sancho

Psikologiako lizentzia atera zuen Madrileko Unibertsitate Konplutentsean 1975ean, eta gerontologia sozialeko masterra Madrileko Unibertsitate Autonomoan 1991n. Ibilbide luzea egin du bere lanbidean. IMSERSOren Gizarte Segurantzako Kudeaketa Kidegoan aritu zen gizarte babesaren eta zahartzearen alorreko ELGAko aditu moduan (1992-1995). Espainiako Geriatria eta Gerontologia Sozietateko (SEGGko) batzorde teknikoko kide izan zen, bai eta IMSERSOko Zahartzearen eta Mendekotasunaren Behatokiko zuzendari (1998-2008), Adinduen Atariko zuzendari, Osasunaren Mundu Erakundearen «Adineko pertsonenganako tratu txarrak» proiektuaren koordinatzaile (2002-2007), Espainiako Geriatria eta Gerontologia Sozietateko (SEGGko) eta Obra Social Caja Madrileko «Saber envejecer, prevenir la dependencia» proiektuaren koordinatzaile orokor ere (2003-2007).

Hainbat urtetan zehar, epaimahaikide izan da IMSERSOren ikerkuntzako Infanta Cristina sarietan, SEGGen Beltrán Báguena, Alberto Salgado Alba eta Panella Cases sarietan eta Obra Social Caja Madrid ikerketa sarietan.

Halaber, I+G+Bko ikerketa proiektuak ebaluatzen ere ibili da, IMSERSOk egindako hainbat deialditan, eta Sofia Erreginaren Fundazioak sustatutako Alzheimerraren Zentroa diseinatu zuen lantalde teknikoan ere hartu zuen parte. 2004tik 2007ra bitartean, Espainiako Geriatria eta Gerontologia Sozietateko (SEGGko) lehendakariorde izan zen.

2008an, Matia Institutu Gerontologikoa-INGEMA Fundazioko aholkulari teknikoa izan zen, eta Plangintza eta Arreta Ereduak arloko zuzendaria. Adineko pertsonei zuzendutako arreta eredu berrien alorreko nazioarteko aditua ere bada.

Gaur egun, Matia Fundazioko Plangintza Zuzendaria da.

mayte.sancho@matiainstituto.net