Pura Díaz Veiga

Ikertzailea
Directora técnica, Pura Diaz-Veiga

Pura Díaz Veigak psikologiako lizentzia atera zuen, Madrileko Unibertsitate Autonomoan, 1979an. 1985ean gradua eta 2004an ikasketa aurreratuen diploma lortu zituen.

Gerontologiarekin eta desgaitasunarekin lotutako hainbat ikerketa proiektutan hartu du parte. Gerontologia sozialaren eta desgaitasunen alorretako master eta ikastaroetan irakasle lanak egin ditu, Espainiako eta Latinoamerikako hainbat erakundetan.

Madrileko Unibertsitate Autonomoko zenbait ikerketa taldetan egin du lan, bai eta Valladolideko ONCEren lurralde ordezkaritzako oinarrizko arreta taldean ere, psikologo moduan. 30etik gora argitalpenen egile da; hauek dira nabarmengarrienak: «Cuando las personas mayores necesitan ayuda» gidaliburua, IMSERSOk 1997an argitaratua, eta «Manual para la intervención psicológica en el ajuste a la deficiencia visual», ONCEk 2003an plazaratua. Era berean, Espainiako Geriatria eta Gerontologia Sozietatearen aldizkaria orrazten du. 2007ra arte, sozietate horretako batzorde teknikoko kide izan zen, eta, 2010eko ekainaz geroztik, zuzendaritza batzordeko partaide da.

Gaur egun, ikertzaile lanetan ari da Matia Fundazioan, Etxean Ondo proiektua koordinatzen.

pura.diaz-veiga@matiafundazioa.eus