HasieraPrestakuntzaIkastaroakParte-hartzea eskubide gisa: nire bizitza nik erabakitzen dut

Parte-hartzea eskubide gisa: nire bizitza nik erabakitzen dut

Formación

  Data:
13 Uztaila 2022
  Modalidad: Online/presencial

Azalpena:

Egoera ahulean edo mendekotasunean dauden pertsonen esku hartze jarduera edo erronka ororen gidari izan behar duten giza eskubideen aitortzatik abiatuta, Uda Ikastaro bat planteatzen dugu, oinarrizkoa bada ere, esku hartzearen arloetatik beti kontuan hartzen ez den eskubide bati buruz hausnartzeko: pertsona bakoitzaren parte hartzeko eskubidea, bere beharrei eta gurariei erantzuteko sortzen diren baliabide eta zerbitzu guztien sorreran, garapenean eta balorazioan.

Horretarako, gogoetarako espazio bat sortu nahi dugu, non bat egingo baitute ikerketak eta esku hartzeak; izan ere, azken urte hauetan arlo horietan aurrerapenak egin badira ere, oraindik erronka handiak geratzen dira, pertsonen benetako parte hartzeari eta bere bizitzen gaineko kontrola hartzeari buruz hitz egiteko aukera izan dezagun.

Dagoeneko abian diren programa eta zerbitzuetan (esku hartzea) pertsonaren parte hartzearen arloan egindako aurrerapenak aztertu, eta ikerketa inklusiboak partekatuko ditugu, non ikerketaren hartzaileak ikertaldeetako partaide izan baitira eta, beraz, “etorkizuneko soluzioen” (ikerketa) gaineko gogoetan eta sorreran parte hartu baitute.

Gure iritziz, begirada bikoitz horrek PARTE HARTZEA eskubide gisa aipatzen dugunean zertaz ari garen osorik ikustera eramango gaitu: zer zailtasun edo hesi mental topatzen ditugun eta zer erronka ditugun arlo akademikoan eta erakundeen arloan, bai eta pertsonengan ere, entzunak izan daitezen.

Helburu hori lortu nahian, Uda Ikastaro honetan, inplikatutako aldeen gogoeta eta parte hartzerako espazio ireki bat sortu nahi dugu, eta bereziki erreparatu nahi diegu mendekotasun egoeran dauden pertsonen kategoria horretan sartutako pertsonei, hala nola adinekoak eta dibertsitate funtzionala dutenak. Horrela, halako proiektuen ezarpenean eta garapenean arrakasta lortzeko zenbait gako ateratzen saiatuko gara.

Helburuak:

  • Parte hartzeko eskubideari buruzko gogoeta egitea, pertsona erdigunean jartzen duten ikuspegietatik eta aintzat hartuta giza eskubideen sistema bera eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko konbentzioa.

  • Ikerketa inklusiboko proiektuak ezagutzea.

  • Pertsonen partaidetzatik egituratutako esku hartze esperientziak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta​:

Unibertsitateko ikaslea, Unibertsitarioak ez diren ikasleak, Irakasleak, Profesionalak, Publiko orokorra

Laura Fernández Ikertzailea
Penélope Castejón
Penélope Castejón Investigadora

Beste profesional batzuk

M. Carmen Garmendia Lasa

Idoia Jauegui Etxarte

Amaia Zulaica Cardoso