HasieraArgitalpenakCOVID-19aren krisiaren eragina eguneroko bizitzan

COVID-19aren krisiaren eragina eguneroko bizitzan

  Urtea:
2022
 Ezagutza lerroa: Gizarte-politikak
 Egilea: Molina, M. A., Marsillas, S., Del Barrio, E.
Imagen: 
Portada publicación: Impacto de la crisis de la Covid-19 en la vida cotidiana

Eusko Jaurlaritzaren bizi-baldintzen azterketaren (ECV+55 2020) helburu orokorra da planifikatzaileei eta gizarte-politiken arduradunei informazio zehatza eta puntuala ematea 55 urteko eta gehiagoko Euskadiko biztanleak bizi diren familiaren, norbanakoaren eta ingurunearen bizi-baldintzei buruz. Inkestak, halaber, informazioa bildu, sistematizatu eta lurralde horretako adinekoen errealitatea zabaldu nahi du, biztanleria-talde horri dagozkion hainbat alderdi jorratuz.

2020an egindako azterlana inkesta honen hirugarren edizioa da, eta pertsona horien errealitatea ezagutzeaz gain, etorkizunerako joerak eta beharrak aztertzeko aukera ematen du. Ezagutza hori sortzea lagungarria izango da Euskadin zahartzeari buruzko iraganeko eta etorkizuneko politika publikoak ebaluatzeko eta diseinatzeko.

Azterlanaren emaitzak hainbat txosten tematiko dira. Txosten horietan, zehatz-mehatz aztertzen dira euskal lurraldeko 55 urteko eta gehiagoko pertsonen egungo egoera eta bilakaera, gizarte-ehunetik, osasunetik, zaintzetatik edo parte-hartzetik abiatuta.

Txosten honen helburua, zehazki, COVID-19aren krisiak Euskadin bizi diren 55 urte eta gehiagoko pertsonen eguneroko bizitzan duen eragina aztertzea da, osasunaren, gizarte-ehunaren, parte-hartzearen, gogobetetasunaren eta bakardade-sentimenduaren esparruetan eta modu espezifikoan:

  • Adineko pertsonen eguneroko bizitzan covid-ak duen eraginaren pertzepzioaren argazkia eskaintzea (osasunean duen eragina, bizikidetza-moduak, kontaktuak, jarduerak, etxetik irteteko maiztasuna, jasotako eta emandako zaintzak, gogobetetasun- eta bakardade-sentimenduak).
  • COVID-19aren krisiak eguneroko bizitzan eragin handiena izan duten adinekoen profilak identifikatzea.