Proiektuak

Ikerkuntza

Matia Institutu Gerontologikoa ezagutza aplikagarria sortu eta hori gizartean zabaltzeaz (I+G+b) arduratzen den Matia Fundazioaren unitatea da. Euskadin bakarra den zentroak 10 urte baino gehiagoko esperientzia du eta 60 profesional inguruk egiten dute lan bertan.

Institutuaren helburua da prebentzioko, laguntzako, osasuneko eta zahartzearekin lotutako aldaketetan laguntzeko eredu berriak zehazten laguntzea, eta baita enpresa proiektuak garatzea ere, betiere zahartzeari balioa eta kalitatea emango diotenak eta Fundazioaren kide bakoitzaren ezagutzatik abiatuta soluzio berriak sortuko dituztenak.

Informazio gehiago
Cualquier estado
 Urtea: 2018 -tik 2019 -ra - Egoera: Aribidean
 Profesionalak: Erkuden Aldaz

Pertsonen arreta ulertzeko era berria dela eta —pertsonengan ardaztutako arreta (PAA)—, agerian dago ezinbestekoa dela etorkizuneko profesionalen prestakuntza eta merkatuaren eskakizun berriak bateratzea.

 Urtea: 2018 -tik 2019 -ra - Egoera: Aribidean
 Profesionales:

«Bizi luzetasunaren iraultza» gure gizartearen egitura demografikoa eta Gipuzkoako gizartearen errealitatea bera aldatzen ari da.

 Urtea: 2018 -tik 2019 -ra - Egoera: Aribidean

Bizi-ibilbidean aurrera egin ahala, geroz eta pertsona gehiago bakarrik bizi izatea dakarren bizikidetza egitura berri bat sortu da gizarte garatuetan.

 Urtea: 2016 - Egoera: Aribidean

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abian jarritako ekimena da.

 Urtea: 2015 - Egoera: Amaitua

FRAILTEK: hauskortasunaren sindromea identifikatu eta balioztatzera zuzendutako tresna eta produktuak garatzeko estrategia berriak.

 Urtea: 2015 - Egoera: Amaitua
 Profesionalak: Elena del Barrio, Mayte Sancho

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, zahartze prozesuaren ondorioz gizartean gertatzen ari den aldaketaz jabetuta, datozen bost urteetarako Zahartzaro Aktiborako Estrategia garatu du, Matia Institutuko talde teknikoarekin lankidetzan.

 Urtea: 2015 -tik 2017 -ra - Egoera: Aribidean
 Profesionalak: Álvaro García, Erkuden Aldaz, Nerea GaldonaProfesionales Matia Instituto Gerontológico

Gaur egun dauden IKT soluzioak baliagarriak izan daitezke narriadura kognitiboa duten adineko pertsonei laguntzeko. Izan ere, eguneroko zereginetarako egiten lagungarriak izateaz gain, funtsezko faktoreak izan daitezke adinekoek bizimodu independenteari eutsi diezaioten. IN LIFE bidez, jada eginda dauden IKT soluzio eta zerbitzu integral, pertsonalizatu eta alderdi anitzak eskainiko dira. Eguneroko hainbat jarduera (jatea, ariketa fisikoa egitea, lanera joatea, buruko jarduera piztea, komunikatzea, elkarrekintza soziala sustatzea eta abar) gauzatzen laguntzea da helburua. Hauek izango dira hartzaileak: batetik, narriadura kognitiboa duten pertsonak, euren etxean edo etxe babestuetan bizi direnak, eta, bestetik, pertsona horien zaintzaile formal edo informalak.

 Urtea: 2015 -tik 2016 -ra - Egoera: Aribidean
 Profesionalak: Erkuden Aldaz

Izen asko erabili izan dira adin batetik aurrera funtzionamendu kognitiboan gertatzen diren aldaketak izendatzeko; halere, laurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, narriadura kognitibo arinaren kontzeptua planteatu zuen Petersenek 2004an, eta horixe da harrezkero gehien erabiltzen dena.

 Urtea: 2015 - Egoera: Amaitua
 Profesionalak: Elena del Barrio, Mayte Sancho

Euskadiko biztanleriaren zahartzeari buruzko ikerketa kuantitatiboen jatorria 1993ko Hirugarren Adinekoen Inkesta da. Inkesta hori Eusko Jaurlaritzaren 1994ko Plan Gerontologikoaren esparruan egin zen.

 Urtea: 2014 -tik 2016 -ra - Egoera: Amaitua
 Profesionales:

Pertsonarengan ardaztutako arreta eredua (PAA eredua) zentro gerontologiko batean ezartzeko, ezinbestekoa da arretan parte hartzen duten profesionalak egoki eta sakon prestatzea.

Orriak