Gertaerak

Zer da benetan laguntza pertsonala? Zertan bereizten da ELZtik? Nork erabakitzen du nola antolatzen diren laguntzak? Zer gertatzen da osasunarekin lotutako beharrak agertzen direnean?
Jardunaldi honetan Laguntza Pertsonalera hurbildu nahi dugu, jasotzen dutenen eta laguntzaile pertsonal gisa lan egiten dutenen esperientziatik abiatuta, praktikan sortzen diren galdera eta egoera batzuei helduz.

Etxebizitzak funtsezko zeregina du zahartu nahi dugun moduan. Herritarrei irekitako hitzaldi honetan, Eusko Jaurlaritzak eta Alokabidek bultzatutako bi ekimen ezagutuko ditugu, etxebizitza eskuratzeko eta bizitzeko beste modu batzuk sustatzeko aukera berriak aztertzen dituztenak.
Bileran Patricia Val Alokabideko zuzendari nagusiak, Arkaitz Arbaizagoitia Alokabideko finantza-zuzendariak eta Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak parte hartuko dute.

“Sustraiak: zainketak duintasunetik eta parte hartzetik eraldatu” topaketa irekia egingo da. Jardunaldi honetan, ikaskuntzak, esperientziak eta erronkak partekatuko ditugu, zaintza eredu humanoagoa, parte-hartzaileagoa eta pertsonarengan zentratuagoa lortzeko bidean.








