HasieraArgitalpenakHobetzen ari al gara arreta? Pertsonarengan Ardaztutako Arreta ereduari lotutako esku hartzeen eragina egoitzako talde batean

Hobetzen ari al gara arreta? Pertsonarengan Ardaztutako Arreta ereduari lotutako esku hartzeen eragina egoitzako talde batean

  Urtea:
2016
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Egilea: 

Artikulu honetan, pertsonarengan ardaztutako arreta eredua ezartzearen ondorioak ebaluatu dira, Matia Fundazioko 232 profesionalez osatutako lagin baten adierazpenak aintzat hartuta.

Esku hartze horiek Etxean Ondo Egoitzak proiektuaren barruan ezarri ziren eta, horiek ebaluatzeko, Person-centered Care Assessment Tool (P-CAT) eta Staff Assessment Person Directed Care (PDC) galde sortak banatu ziren.

Emaitzei erreparatuta esan daiteke partaideek beste profesional lagin batzuek baino informazio gehiago eman dutela ereduari lotutako jardunbideei buruz. Badira aldeak profesionalen prestakuntzaren arabera, txandakatu ez izanaren arabera eta erreferentziako profesionalak izatearen arabera.

Horrekin batera, aldaketa horiek ezarri zirenetik igaro den denborak eta ezartzeko formatuak ere eragina dute erantzunetan. Izan ere, ikusi ahal izan dugu, eredu hori osatzen duten faktore ugariren menpe daudela profesionalen iritziak. Egindako aldaketak tresnatzat jo daitezke, profesionalek laguntza jasotzen duten pertsonen ikuspegitik uler dezaten arreta.

Profesionalak

Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia
Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza gerontologikoan aditua

Beste profesional batzuk