HasieraArgitalpenakMurrizketarik gabeko zentroetarantz: beharrezko faktoreak identifikatzea

Murrizketarik gabeko zentroetarantz: beharrezko faktoreak identifikatzea

  Urtea:
2012
 Profesionalak: Ana Olaizola Pildain, Mª Jose Garate Olazábal, Izaskun Iturrioz Arrechea, Gabriela Mondragón Olán, Josefa Rollán Sánchez, Ane Gurruchaga Elicegui, Yolanda Pastor Camprubi, Maider Arrieta, Oscar García Alonso, Idoia Beobide, Mª Isabel Genua Goena, Izaskun Cuartango Acha, Iker Laskibar García

Gure adinekoen zahartzearen kultura eta bilakaera aztertzea gai garrantzitsua eta oinarrizkoa da, kolektibo horretan esku hartzeko helburu eta teknika berriak garatzeko. Adineko pertsonen eta euren senitartekoen bizi kalitatea hobetzeko, hau da,

  • euren autonomia, gaitasun funtzionala, ongizate fisikoa eta emozionala, gogobetetasuna, integrazioa eta gizarte nahiz familia harremanak mantentzeko eta hobetzeko;
  • eskubideak bermatu eta sustatuz, euren aurreikuspenak ahalik eta ondoen betetzeko;
  • eta arretako arriskuak identifikatu eta gutxitzeko, profesionalek berrikusi egin dituzte zentro gerontologikoetan mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta ereduan txertatutako eguneroko jardunbideak, erabiltzaile eta senideen iritziak ez ezik, erreferentziako lan talde eta profesionalen gogoeta etikoak ere aintzat hartzeko; izan ere, beraien jardunean pertsona eta haren duintasuna beste gauza guztien gainetik daude.