HasieraForoetan parte hartzeaErizainaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia

Erizainaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia

  Data:
07/05/2024
 Mota: Jardunaldia
 Ezagutza lerroa: Zaintzak
 Lekua: Salón de Grados de la Facultad de Medicina y Enfermería de Donostia de la Universidad del País Vasco

Datorren ostiralean, maiatzak 10, Euskal Herriko Unibertsitateak Erizainaren Nazioarteko Eguna ospatuko du, geriatrian eta gerontologian lan egiten duten erizain guztiei aitorpen sinbolikoa eginez. Ekitaldia Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostia/San Sebastian Ataleko Gradu Aretoan izango da eta 12:00etan hasiko da. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da (informazioa eta esteka erantsitako dokumentuan daude).

Bertara joan nahi dutenek izena eman dezakete secretaria.fme-donostia@ehu.eus helbidean (leku mugatua).

PROGRAMA

12:00-12:05. Ekitaldiaren hasiera ofiziala.

Aintzane Orkaizagirre Gómara, Donostiako Erizaintza Ataleko Mugikortasuneko eta Nazioarteko Harremanetako dekanordea

12:05-12:55. Geriatrian lan egiten duten erizainei omenaldia.

Etorkizuneko erizaintza geriatrikorako konprometituak eta gaituak.

  • Pilar Lekuona.COEGI.
  • Maider Ugartemendia. Zahartzaroa.
  • Karol Machiñena. Matia Fundazioa.
  • Xenia Costales. Caser Betharram.
  • Maria Dolores Martínez. EIR de geriatria.
  • Jaione Elexpuru. Sociedad Española de Enfermería Geriátrica y Gerontológica.

12:55 -13:00. Ekitaldiaren amaiera ofiziala.

Jesus Rubio Pilarte, Donostiako Erizaintza Ataleko koordinatzailea.