HasieraIkerkuntzaProiektuakBegirada (Begiratzen Ikasten Ikasi - Aprende a aprender a mirar)

Begirada (Begiratzen Ikasten Ikasi - Aprende a aprender a mirar)

Proyectos

Pertsonen arreta ulertzeko era berria dela eta —pertsonengan ardaztutako arreta (PAA)—, agerian dago ezinbestekoa dela etorkizuneko profesionalen prestakuntza eta merkatuaren eskakizun berriak bateratzea. Prestakuntza mundua eta mundu soziosanitarioa batera eta ildo berean koordinatuta aritzen ez badira, PAAk astiro eta zailtasun handiz egingo du aurrera eta erakunde soziosanitarioek baliabide ugari erabili behar izango dituzte arreta zuzeneko langileak eredu berri horretan gaitzeko, gaur egungo prestakuntza-ildoetan zaila baita profesionalek PAAren ondoriozko aldaketak barneratzea.

Ezinbestekoa da prestakuntza-curriculum dual zorrotza diseinatu eta sortzea, ikerketan oinarritua eta eredu-aldaketa horretan eskarmentua duten aditu eta pertsonen iritzia jasoko duten partaidetzako prozesuen bidez garatua. Horri esker, etorkizuneko profesionalek behar dituzten gaitasunak barneratuko dituzte eta ez da egongo beraien prestakuntzaren eta merkatuaren eskakizunen arteko arrakalarik. Areago, erakunde soziosanitarioetan PAA eredua bultzatuko da eta Gipuzkoa osoan aldaketa soziokultural hori jorratzeko urrats eraginkorrak egingo ditugu.

Helburuak

  • PAAn oinarritutako zerbitzu soziosanitarioak dakarren plus profesionalaren muina jasoko duen curriculum-diseinu homologatua lortzea, mendekotasun egoeran dauden adinekoei arreta eta laguntza ematen dieten profesionalei –egungoei nahiz etorkizunekoei– ezagutza transmititzeko ikaskuntza gidatzat erabiltzeko Gipuzkoako zentro guztietan (helburu profesionalak, ikaskuntzaren emaitzak eta metodologia bilduko dituen gidatzat).
  • Ohiko ibilbide tradizionalak ikuspegi profesional berri horrekin osatzea.
  • Arreta-zerbitzua eraldatzen laguntzea, PAA ereduan arituko diren profesionalak sortuz.
  • Egungo eta etorkizuneko profesionalak merkatu soziosanitarioan laneratzen laguntzea.
  • PAAren garapena eta aurrerapena ez ezik, eredu horrek arlo soziosanitarioan dakarren aldaketa soziokulturala ere bultzatzea, Gipuzkoa PAAren erreferentzia izan dadin estatuan nahiz nazioartean.

Finantzaketa

«Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko» programarako 2018ko deialdia. Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Logo del Departamento de Promoción Económica, Medio Rural y Equilibrio Territorial. Diputación Foral de Gipuzkoa

Partzuergoa

  • Logo de Nazaret Fundazioa
    Nazaret Fundazioa
  • Logo de Matia Instituto
    Matia Instituto
  • Logo de Matia Fundazioa
    Matia Fundazioa

Urtea

2018 -tik 2019 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Erkuden Aldaz
Erkuden Aldaz Ikertzailea