HasieraArgitalpenakEuskal Autonomia Erkidegoko adineko pertsonen aurkako tratu txarren prebalentziari buruzko azterketa

Euskal Autonomia Erkidegoko adineko pertsonen aurkako tratu txarren prebalentziari buruzko azterketa

  Urtea:
2011
 Profesionalak: Elena del Barrio, Mayte Sancho, María Izal Fernández Troconiz, Gema Pérez Rojo, Gobierno Vasco

Zahartzaroari lotutako fenomeno asko gizartearentzat ezkutuan egon dira eta, hein batean, ongizate orokorraren pertzepzioan lekurik ez duten elementuen berri jasotzea saihestu da. Adinekoen aurkako tratu txarrak dira, hain zuzen, elementu horietako bat. Historikoki, gizarteak nahiago izan du halakorik dagoela ez jakitea; alabaina, gaur egun gero eta ozenago entzuten da gizartean gai konplexu horren oihartzuna. Eta, halere, foro instituzional, zientifiko eta gobernuz kanpoko erakunde askotan gai horri buruz hitz egiten den arren, oraindik ur azpian ezkutuan dagoen iceberg handiaren gailurra baino ez dugu ikusten.