HasieraArgitalpenakFamilia inguruneko zaintzetarako eta mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak laguntzeko prestazio ekonomikoaren jarraipenerako eredua

Familia inguruneko zaintzetarako eta mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak laguntzeko prestazio ekonomikoaren jarraipenerako eredua

  Urtea:
2015
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Profesionalak: Erkuden Aldaz

Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa jasotzen duten kasuei segimendua egiteko proposatzen den eredua ez da laguntzei eta zerbitzuei buruzko azterketa, ez eta laguntzen eta horien azken urteotako garapenaren inguruko gogoeta ere.

Jakina da beste laguntza eta zerbitzu batzuekin alderatuta prestazio horrek izan duen hedapena, nahiz eta lege testuan ezohiko laguntzatzat hartzen den. Horrela, Familia Inguruneko Zaintzetarako Prestazio Ekonomikoa (FIZPE) lehen tokian kokatu da zerbitzuen eta prestazioen katalogoko esleipenen rankingean.

39/2006 Legean, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoan, 14. eta 15. artikuluetan aipatzen diren bestelako zerbitzuetan edo prestazioetan ez bezala, FIZPE delakoaren kasuan prestazioaren eragina eta egokitasuna mendeko pertsonaren edo haren zaintzaileen eskutik bakarrik ezagutu daiteke. Esan bezala, ez da gauza bera gertatzen egoitza zentroen, eguneko zentroen, etxeko laguntza zerbitzuaren edota telelaguntzaren kasuan, ez eta bestelako laguntza ekonomikoetan ere, zerbitzu bati lotutakoetan edo Laguntzaile Pertsonalari dagozkionetan, kasu, horietan guztietan zerbitzu formalek hartzen baitute parte.