HasieraArgitalpenak«Pertsonarengan ardaztutako arreta eredua» koaderno praktikoak, 1. zenbakia - Zertan datza arreta eredu hau?

«Pertsonarengan ardaztutako arreta eredua» koaderno praktikoak, 1. zenbakia - Zertan datza arreta eredu hau?

  Urtea:
2014
 Egilea: 

Agiri horrek pertsonarengan ardaztutako arreta zer den argitu nahi du. Haren funtsezko ideiak eta apustu nagusiak nabarmentzea da asmoa.

Adinekoak zaintzeko, gauza askori erantzun behar zaie. Kontua ez da soilik zerbitzu edo arreta jakin batzuk ematea. Laguntza eta bizitza aukera berriak eskaintzea da: pertsona bakoitzari ahalik eta bizitzarik onena ematea. Zaintzeko era guztiak, zerbitzu profesional guztiak, ez dira berdinak, eta denen bitartez ez dira helburu horiek guztiak lortzen.

Arreta profesionalaren bitartez bizitza ona eskaintzeko proposamena da pertsonarengan ardaztutako arreta. Ongi zaintzeko eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko eredua da. Laguntza eta zaintza behar dutenena, baina baita egunez egun praxi egokiarekin bat egiten duten profesionalena ere.

Horixe nahi dugu guztiok geure senitartekoentzat, lagunentzat eta baita geuretzat ere, zaintzak behar izanez gero.

Profesionalak

Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia
Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza gerontologikoan aditua

Beste profesional batzuk