HasieraIkerkuntzaProiektuakInklusiB - Belaunaldi inklusiboak

InklusiB - Belaunaldi inklusiboak

Proyectos

 Ikertzaile nagusia:
Elena Del Barrio
 Taldea:
Elena Del Barrio; Pura Diaz-Veiga; Nerea Etxaniz; Ainara Tomasena

Garapen komunitarioko belaunaldiarteko proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua eta Matia Institutuak eta Adinkidek abian jarria. Proiektu honen helburua gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzean lan egitea da, eragile komunitarioak inplikatuz, bai konponbideak bilatzen, bai horiek gauzatzen. Gizarte-berrikuntzako proiektu honetan, ikerketa-ekintza parte-hartzailearen metodologiaren bidez, eta komunitatetik abiatuta, tresna bat prestatuko da bazterketa-arriskuan dauden pertsonak detektatzeko, atzemateko eta gizarteratzeko pilotajerako eta esperimentaziorako.

InklusiB Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakume Indarkeria Matxistaren Biktimak Babesteko eta Gizarteratzeko Zerbitzuko profesionalekin batera garatuko da.

Helburuak

  • Hauskortasun-, mendekotasun- edo bazterketa-profilak dituzten pertsonak esku-hartze komunitarioko programetan sartzen laguntzea, tresna bat diseinatuz.
  • Belaunaldien arteko harremanka sustatzea gizarte-ingurune lagunkoiak eta inklusiboak modu komunean eta partekatuan eraikitzeko prozesuan.
  • Eragileen, administrazioaren eta herritarren arteko lankidetza bultzatzea, herritarren parte-hartzea ekitatetik sustatzeko.
  • Komunitatetik desiratua ez den bakardadeari heltzea.
  • Pertsona guztientzako ingurune sozial lagunkoiak sustatzea.

Aurreikusitako emaitzak

Prozesu honek beste testuinguru eta udalerri batzuetan eskalagarritasuna eta erreplikagarritasuna errazteko tresna bat ekarriko du, eragile eta herritar guztien eskura jarriko dena.

Financiación

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena, 2019ko Etorkizuna Eraikiz deialdian hautatutako proiektua.

Partzuergoa

  • Logo de Matia Instituto
    Matia Instituto
  • Logo de Adinkide
    Adinkide

Urtea

2019 -tik 2020 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Ainara Tomasena
Ainara Tomasena Terapeuta
Fotografía de Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ezagutza zabaltzeko aholkularia
Elena del Barrio
Elena del Barrio Matia Institutoko Zuzendarikide - Ikertzailea
Nerea Etxaniz Ikertzailea

Proiektuaren argitalpenak