HasieraArgitalpenak«Lehenengo, pertsonak: gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak» gutuna

«Lehenengo, pertsonak: gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak» gutuna

  Urtea:
2016
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Egilea: 

«Lehenengo, pertsonak: gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak» gutuna Obra Social “la Caixa”k bultzatutako ikerketako eta partaidetzako prozesu zabal baten emaitza da. Prozesu horrek zahartzaroaren alorreko zaintzei eta mendekotasunari buruzko iritziak, pertzepzioak eta gizarte irudikapenak biltzen ditu. Horretarako, elkarren artean koordinatutako ekintza osagarriak egin dira, hainbat hurbilpen metodologiko erabiliz:

  • «Zaintzak mendekotasun harremanetan» azterketa kualitatiboa. Horren bidez, mendekotasun harremanetan pertsonek zaintzak nola eman eta jaso nahi dituzten identifikatzeko ahalegina egin da, eztabaida taldeetan eta hiru aldeko bileretan bildutako lekukotasunetan oinarrituta.
  • Profesionalei eta herritarrei online bidalitako galde sorta baten bidez, azterketa kuantitatiboa egin da, zaintza lanetan dauden ardurei buruzko iritziak biltzeko. 4.784 erantzun jaso dira.
  • Hainbat diziplinatan eta esparru akademikotan aritzen diren zaintzaren alorreko adituei, elkartegintzako kideei eta profesionalei egindako sakoneko elkarrizketak dira.