HasieraIkerkuntzaProiektuakETXEAN ONDO EGOITZAK PROIEKTUA. Pertsonengan Ardaztutako Arreta Eredua

ETXEAN ONDO EGOITZAK PROIEKTUA. Pertsonengan Ardaztutako Arreta Eredua

Proyectos

Finantzatzailea:Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

Etxean Ondo proiektuak esku hartze ugari biltzen ditu, eta hainbat iturritan oinarritu dira: (i) zentro gerontologikoen ingurunearen diseinuari buruzko literaturan garrantzitsutzat jotakoetan, (ii) gure inguruan pertsonek zentro gerontologikoei buruz dituzten lehentasunen harira jorratutako ikerketa kualitatiboen emaitzetan eta (iii) eguneroko jardueren balio terapeutikoaren eta esku hartzeko alor horretako aurrerapenen inguruko ebidentzietan.

Abian jarri diren jarduketen helburu nagusia da etxe giro erosoa, segurua eta irisgarria lortzea, egoiliarren eguneroko bizitza erraztuko duena eta beraien lehentasunak, ohiturak eta jarduera garrantzitsuak bilduko dituena. Hori lortzeko, esparru guztietan egin dira aldaketak: ingurunean, antolamenduan eta eguneroko bizitzako edukietan eta garapenean.

Ingurune fisikoari dagokionez, aldatu egin dira espazio fisikoak (logela, egongela, korridoreak, jantokiak) eta bertako ekipamendua eta dekorazioa. Gainera, proiektua gauzatu den egoitzetan, tamainaren eta banaketaren ondorioz etxe inguruaren antzeko ezaugarriak dituzten espazio fisikoak aukeratu dira. Gero, egoiliarren etxeekiko jarraitutasuna emateko ahalegina egin da, eta, horretarako, egoiliarrek euren etxeetan zituzten altzari eta dekorazioko elementu berezi eta esanguratsuak ipini ditugu espazio publiko eta pribatuetan. Gaur egungo argiteriak eta dekorazioak (oihalek, kuxinek, landareek eta abar) etxe ingurune baten antz handia dute. (Ikusi erantsitako memoria grafikoa, bertan agertzen baitira egindako esku hartzeen irudiak)

Antolamenduari dagokionez, egokitu egin dira langileen prestakuntza, arduraldia eta antolaketa. Unitate horietan lan egiteko boluntariotzat agertu diren zuzeneko arretako profesionalak (laguntzaileak) identifikatzea izan da lehen zeregina. Laguntzaileen ratioa handitu eta zentroko espazioen arteko langileen txandak gutxitu dira. Ondoren, langileei pertsonarengan ardaztutako arreta ereduari eta talde lanari buruzko etengabeko prestakuntza eman zaie. Horretaz gain, banan-banako prestakuntza saioak egin dira, ikus-entzunezko material propioa erabiliz (laguntzaileen eta egoiliarren arteko elkarrekintzen benetako bideo grabazioak ikusiz, besteak beste). Asmoa da egoiliarren independentzia eta autonomia bultzatzeko konpetentziak eskuratzen laguntzea.

Unitateetako antolamendua eguneroko bizitzaren inguruan ardazten da. Horretarako, egoiliarren lehentasun eta gustuak identifikatu eta beraientzat balio terapeutikoa, zentzua eta esanahia duten eguneroko bizitzako jarduerak txertatu ditugu. Ildo horretan, egoiliar bakoitzaren bizitzaren historia prestatu da, balio, interes, ohitura eta gustuei buruzko informazioa lortzeko asmoz. Pertsonak baliabide komunikatibo nahikorik ez zuen kasuetan, berarengandik gertu dagoen norbaiten laguntza eskatu dugu. Informazio horri beste informazio multzo bat gehitu diogu gero: laguntzaileek egoiliarren gaitasun, beharrizan nahiz gustu eta aukerei buruz egunerokoan ikusi dutena. Eta, informazio hori guztia bilduta, eguneroko jarduera esanguratsuetan oinarritutako esku hartzeak bideratu ditugu. Horrela, laguntzaileek egoiliarren partaidetza sustatu, abiarazi edo kontserbatu egiten dute, bakoitzaren gaitasun funtzional eta kognitiboak aintzat hartuta. Besteak beste, garbigailua ipini, arropa lehortu, mahaia ipini eta jaso, arropa tolestu eta lixatu eta abar egin dituzte.

Azkenik, aldizkako bilerak egin ditugu talde teknikoaren —sendagilea, erizaina, psikologoa...— eta laguntzaileen artean, zaintzaren inguruko erabakiak egokitzeko. Izan ere, laguntzaileek emandako informazioa da erabakiak hartzeko oinarria, egoiliarren "erreferentziako profesionalak" diren heinean.

 

Helburuak:

Helburu orokorrak:

  • Laguntza eta arreta behar duten eta egoitzetan bizi edo eguneko zentroetara joaten diren adineko pertsonek arreta hori euren nahi eta lehentasunen arabera jasotzea, baldintzarik onenetan eta ahalik eta independentzia, autonomia eta ongizate pertsonaleko mailarik handiena emanez.
  • Esperientzia pilotu horren bidez, egoitza zentroetan pertsonarengan ardaztutako arreta eredua ezartzeko aukeren egokitasunari eta eraginkortasunari buruzko ezagutza sortzea.

Helburu zehatzak:

  • Esperientziaren hartzaileen eguneroko bizitzari, beharrizanei eta lehentasunei egokitutako ingurumen aldaketak identifikatu eta gauzatzea.
  • Mendekotasun egoeran dauden adinekoen baliabideak eta gaitasunak identifikatzea, beraien independentzia eta autonomia sustatzeko asmoz.
  • Egoiliarretako zaintzaileek esperientziaren oinarrian dagoen arreta ereduari lotutako konpetentzia profesionalak barneratzea eta erabiltzea.
  • Pertsonarengan ardaztutako arreta eredu integrala jorratzeko antolamendu eredu egokiak identifikatu eta garatzea.
  • "Erreferentziako profesionalaren" eginkizunak ezarri eta gauzatzea, eredua garatzeko funtsezko profesionala baita.
  • Pertsonarengan ardaztutako arreta eredua egoitza zentroetan eta adinekoentzako eguneko zentroetan ezartzeari lotutako ebidentzia enpirikoak eskuratzea.

Emaitzak

  • ”Etxean Ondo Egoitzak” Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Matia Institutu Gerontologikoa Fundazioarekiko lankidetza hitzarmenaren harira garatutako ekimena da, eta zentro gerontologikoetako arreta eredua eraldatzea du xede.
  • Aurkeztutako proiektua gure herrian alor horretan egiten den lehena da, eta mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonen lehentasunei erantzun nahi die, euren etxeetan nahiz "etxean bezala" bizi nahi dutela adierazten dutenean.
  • Proiektuari esker, zentro gerontologikoetan bizi diren mendeko adinekoei ematen zaien arreta egokitzeko esku hartzeak identifikatu eta jorratu ahal izan dira, haien nahi, gustu eta lehentasunei erantzuna emateko asmoz. Gainera, egindako esku hartzeek egoiliarren, senitartekoen eta profesionalen bizi kalitatean izan dituzten emaitzak ere egiaztatu ahal izan dira.
  • Horretaz gain, proiektuan sortu diren material didaktiko, txosten eta ikus-entzunezko agiriak baliabide garrantzitsuak dira mendetasun egoeran dauden adineko herritarren lehentasunei lotutako jardunbide profesionalak zabaltzeko.
  • Azken batean, Etxean Ondo Egoitzak esperientzia aitzindaria eta berritzailea da gurean eta, identifikatutako inpaktuari erreparatuta, gure herrialdean mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitzek duten irudi txarra aldatzen lagunduko du.

Urtea

2012 -tik 2014 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Directora técnica, Pura Diaz-Veiga
Pura Díaz Veiga Ikertzailea
Mayte Sancho
Mayte Sancho Plangintza Zuzendaria

Erlazionatutako argitalpenak

Modelo de atención centrado en la persona y sus concreciones en la organización de la vida cotidiana: intervenciones terapéuticasUnidades de Convivencia. Alojamientos de personas mayores para “vivir como en casa”Hacia Centros libres de restricciones: identificación de factores necesariosModelo de atención centrada en la persona mayor frágil institucionalizadaHistoria de VidaCaídas en personas mayores institucionalizadas: Factores implicados y estudio de prevenciónAnálisis Observacional como herramienta de mejora de la calidad de vida en las personas con demenciaProyecto Etxean Ondo. Unidades de Convivencia y Centros de DíaCreación y validación de una prueba de evaluación de deterioro cognitivo graveCuadernos prácticos Modelo de Atención Centrado en la Persona 1.- ¿En qué consiste este modelo de atención?Cuadernos prácticos Modelo de Atención Centrado en la Persona 2.- ¿Cómo llevarla a la práctica?Cuadernos prácticos Modelo de Atención Centrado en la Persona 3.- Cómo y dónde quiero que me cuidenCuadernos prácticos Modelo de Atención Centrado en la Persona 4.- Nuevos Roles y Equipos de AtenciónCuadernos prácticos Modelo de Atención Centrado en la Persona 5.- Profesional de Referencia en CentrosCuadernos prácticos Modelo de Atención Centrado en la Persona 6.- Unidades de convivencia para personas que necesitan ayudaCuadernos prácticos Modelo de Atención Centrado en la Persona 7.- Conocer a la persona y apoyar su autodeterminación. El plan de atención y vidaCuadernos prácticos Modelo de Atención Centrado en la Persona 8.- Conocer a la persona y apoyar su autodeterminación. El grupo de apoyo y consensoCuadernos prácticos Modelo de Atención Centrado en la Persona 9.- Vida cotidiana. Realizar actividadesCuadernos prácticos Modelo de Atención Centrado en la Persona 10.- Vida cotidiana. Las relaciones con los demásCuadernos prácticos Modelo de Atención Centrado en la Persona 11.- Vida cotidiana. Los cuidados personales