IN LIFE proiektua

Proyectos

IN LIFE kontzeptuaren bidez errealitate bihurtu nahi dira ikerketen emaitzak, Europako herritarrek erabili ahal ditzaten.

Gaur egun dauden IKT soluzioak baliagarriak izan daitezke narriadura kognitiboa duten adineko pertsonei laguntzeko. Izan ere, eguneroko zereginetarako egiten lagungarriak izateaz gain, funtsezko faktoreak izan daitezke adinekoek bizimodu independenteari eutsi diezaioten. IN LIFE bidez, jada eginda dauden IKT soluzio eta zerbitzu integral, pertsonalizatu eta alderdi anitzak eskainiko dira. Eguneroko hainbat jarduera (jatea, ariketa fisikoa egitea, lanera joatea, buruko jarduera piztea, komunikatzea, elkarrekintza soziala sustatzea eta abar) gauzatzen laguntzea da helburua. Hauek izango dira hartzaileak: batetik, narriadura kognitiboa duten pertsonak, euren etxean edo etxe babestuetan bizi direnak, eta, bestetik, pertsona horien zaintzaile formal edo informalak.

Honako hauek landu dira bereziki: adinekoen eta zaintzaileen arteko interakzioa, harremanak, zainketen programazioa eta jarraipena.

Hona hemen hartzaileen talde nagusiak:

1. Hauetako diagnostikoren bat duten adineko pertsonak:

  • Narriadura kognitibo arina
  • Dementziaren etapa goiztiar eta berantiarrak
  • Narriadura kognitiboa eta antzeko beste gaixotasun batzuk


2. Zaintzaileak (formalak eta informalak)

IN LIFE kontzeptuan IKTetan oinarritutako zerbitzuak txertatu dira eskala handiko plataforma pilotu batean, eta hortik dator kontzeptuaren berrikuntza nagusia.

Sei IN LIFE gune pilotu daude: Grezian, Eslovenian, Espainian, Suedian, Herbehereetan eta Erresuma Batuan.

Gune bakoitzean AAL ikerkuntzako jarduerak egiten ari dira, jada eginda dauden azpiegiturak IN LIFE proiektuan erabili ahal izateko.

Gainera, sei herrialde ordezkatzen dituzte, eta, proiektua garatu bitartean, narriadura kognitiboa duten 150 adineko pertsonak har dezakete parte —gune guztiak kontuan hartzen badira, guztira 1.200 erabiltzaile daude; eta gutxi gorabehera 1.100 zaintzaile—. .

Hortaz, IN LIFE proiektuko parte hartzaileek laginketa zabala osatuko dute, adinaren, familiako egoeraren, egoera sozioekonomikoaren, kokapenaren eta etnien ikuspegitik.

Esteka:

http://www.inlife-project.eu/

 

Helburuak:

Proiektuaren bidez lortu nahi da narriadura kognitiboa duten adineko pertsonek bizimodu independenteari luzaroago eustea. Horretarako, IKT soluzio ireki, pertsonalizatu eta iraunkorrak erabiltzen dira. Etxeko jarduerak egiten laguntzeaz gain, komunikazioa, osasuna zaintzea, bidaiatzea, mugitzea eta gizarteratzea ere sustatzen dituzte. Horretarako, negozio-eredu berritzaileak, eskalagarriak eta bideragarriak erabiltzen dituzte, eskala handiko eta herrialde anitzeko aplikazio pilotuen erabiltzaileen iritzietan eta iruzkinetan oinarrituta.
Proiektuaren xedea lortzeko, honako helburu hauek ezarri dira:

  • Zenbait maila kontuan hartuta, narriadura kognitiboa duten adineko pertsonei zuzendutako IKT soluzio moldagarriz osatutako sorta zabala erreferentziako arkitektura partekatuan eta irekian konektatzea, soluzioen interakzioa areagotzeko eta, horrela, elkarren arteko funtzionamendua ere hobea izan dadin.
  • Aplikazioak, zerbitzuak eta negozio ereduak erreferentzia bihurtzea, hau da, erabilgarriak izan daitezela hainbat leku eta egoera geografikotan, erabiltzaile mota askorentzat (dementzia goiztiarra, dementzia arina… dutenentzat) eta bizimodu ezberdinetarako (bakarrik bizi direnendako, ezkontidearekin bizi direnendako, adineko pertsonen egoitza batean bizi direnendako, bidaiatzen dutenendako…).
  • Zerbitzuak egokitzeko eta norberaren arabera moldatzeko tresnak eta sistemak eskuratzea, erabiltzaileen premiei eta nahiei era dinamikoan erantzuteko. Erabiltzailearen osasuna eta gaixotasuna nola bilakatzen den, hala bilakatuko dira zerbitzuok.
  • Narriadura kognitiboa edo dementzia duten pertsonak zaintzen dituzten lagunei tresnak eta jarraibideak ematea, eguneroko bizitzako komunikazioa eta jarduerak sustatzeko.
  • Negozioaren ereduetan eta horiei lotutako zerbitzuetan egin den inbertsioaren itzulera kalkulatzea. Europan sei proiektu pilotu egin dira (iparraldean Erresuma Batuan eta Suedian, erdialdean Herbehereetan, hegoaldean Espainian eta Grezian eta ekialdean Eslovenian). Negozio bideragarri esanguratsuetan aplikatzeko jardunbide egokiak eta finantza ereduak nabarmentzea, eskualdeetan eta merkatuetan erabil daitezen.
  • Probatu diren negozio ereduetan aplikatzeko gidalerro etiko egokiak zehaztea, erabiltzaileen lehentasunak, bizimodua, datu pertsonalak eta sinesmen pertsonalak babesteko.
  • Probatu diren negozioen ereduen eta kasuen eskalagarritasuna eta erantzuna aztertzea, eta gidalerroak zehaztea testuinguru finantzarioan, soziokulturalean eta osasunaren arloan ahalik eta ondoen aplikatzeko.

Emaitzak

IN LIFE proiektuaren oinarrizko eragina, esanguratsuena, soziala izango da. Izan ere, narriadura kognitiboa duten adineko herritarren bizitzaren kalitatea da interesgunerik handiena, bai eta zaintzetan aurrera egitea ere. Zehatz-mehatz:

Ongizate fisikoa: IN LIFE proiektuak nabarmen laguntzen du narriadura kognitiboa duten adineko herritarren ongizatea eta osasun fisikoa babesten. Osasunarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, eta goiz hautematen dira egin behar diren esku hartzeak.
Ongizate psikologikoa: IN LIFE proiektuak laguntzen du adinarekin lotuta dauden arrisku psikologiko batzuk goiz hautematen. Izan ere, arrisku horiek gainbehera fisikoa eta mentala ekar ditzakete.

Bizimodu independentea eta mugikortasun autonomoa sustatzea.

Interakzio soziala: IN LIFE proiektuan adineko pertsonen interakzio soziala eta integrazioa sustatzen dira. Horretarako, zerbitzu berria ezarri da harreman sozialak bultzatzeko, eta komunitaterako sarbide erraza hobetu da. Tresnak eta interfaze optimizatuak eta pertsonalizatuak erabili dira, senitartekoekin, lagunekin eta komunitateko kideekin harremanetan jartzeko.

Zerbitzu aurreratu eskuragarrien bideragarritasuna: IN LIFE proiektuan erabiltzaileen profilak, klusterrak eta ereduak sortzen dira pertsona bakoitzari laguntzeko, hau da, pertsona horrek nahiago dituen zerbitzuak konbinatzeko edo beraren gustuen araberakoak sortzeko.

Partzuergoa

Proiektuan Europako Batzordeko 9 herrialdetako 20 kidek hartzen dute parte. Honako hauek dira partzuergoko kideak: 7 ikerketa eragile (lau unibertsitate eta hiru ikerketa erakunde); 7 industria (MLS, BYTE eta VIRTUALWARE industria konbentzionalak eta, besteak beste, RRD, OPEN EVIDENCE eta AT elkartea –AAATE—, hau da, adinekoen zerbitzuetan espezializazio handia duten eragileak); eta sei zerbitzu hornitzaile (osasunaren sektorekoak, batik bat). Hori dela eta, eragile guztiek ordezkaritza orekatua dute, eta eragile motak parekatuta daude gune pilotu bakoitzean.


  • Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa (ES)

  • Hellas Ikerketa eta Teknologia Zentroa (EL)

  • INFOTERM (AT)

  • Jozef Stefan Institutua (SL)

  • Vastra Gotalands Lans Landsting (SE)

  • MLS Multimedia (EL)

  • Centre for Dementia Research (SE)

  • Open Evidence (ES)

  • Matia Institutu Gerontologikoa (ES)

  • TriviumMeulenbeltZorg

  • Madrilgo Garraioen Partzuergoa

  • VIRTUALWARE (ES)

  • Sheffieldeko Unibertsitatea (UK)

  • G. Papanikolaou,Tesalonikako Ospitale Nagusia (EL)

  • Roessingh Research and Development (NL)

  • AAATE (AT)

  • Sheffcare (UK)

  • BYTE (EL)

  • Dublin City University (IE)

  • Doktor24 (SL)

Urtea

2015 -tik 2017 -ra

Proiektuaren egoera

Aribidean

Profesionalak

Álvaro García
Álvaro García Ikertzailea
Erkuden Aldaz
Erkuden Aldaz Ikertzailea
Nerea Galdona Ikerketa lerroaren arduraduna

Estekak