Nerea Galdona

Ikerketa lerroaren arduraduna

Nerea Galdonak psikologiako doktoregoa atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2011n. Psikologiako lizentzia, esku hartze psikosozialeko masterra gerontologia psikosozialean (2002an) eta teknologia sozialeko masterra (2006an) egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Emozioen alorreko esperientzia eta kontrola eta horiek bizi kalitatean eta ongizate subjektiboan duten eragina ikertzen ditu, zahartzeari eta adineko pertsonei arreta berezia eskainiz. Bestalde, zahartze arrakastatsua eta hauskortasunaren prebentzioa sustatzearekin lotutako hainbat ikerketa proiektutan hartzen du parte.

Sariak ere jaso ditu haren ikerketa lanak, adibidez: 2005ean ikerketako Caja Madrid saria, «Estudio Longitudinal Donostia sobre la enfermedad de Alzheimer: Eficacia de las terapias no farmacológicas» lanarekin; 2007an Colegio Huérfanos de Hacienda (CHH) fundazioaren ikerketa saria, «Deterioro cognitivo grave: Los grandes olvidados» lanarekin; eta 2008an Cristina infantaren saria, «Dimensiones Subjetivas del Envejecimiento» lanarekin.

nerea.galdona@matiafundazioa.eus