Miren Iturburu

Ikertzailea
Miren Iturburu

Miren Iturburu Yarza. 1989az geroztik, kimika zientzietan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Inprimatzeko tintak garatu eta berritzeko teknikari eta ikertzaile lanetan jardun zuen industria pribatuan (Hunolt, S. A. sozietatean). 2007an, errotik aldatu zuen bere lanbidea, eta zahartzearen alorrean sartu zen. Gerontologiako esku hartze psikosozialean espezializatu zen (Matia Institutuak eta Lahar Elkargoak 2009an emandako ikastaroan) eta zahartzearen alorreko masterra egin zuen, 2011n, Murtziako Unibertsitatean. 2009az geroztik, Matia Institutu Gerontologikoan dihardu lanean, adinduen eta arlo psikosozialeko desgaitasunen inguruko gaietan ikertzen. Gainera, nazioko nahiz Europako ikerketa-proiektuetan hartzen du parte eta koordinatzaile ere aritzen da, hainbat deialditan; hona hemen batzuk: SaveAge, Agnes, DM2, HiSozial, Frailtek, Tourism4all eta RAPP.

miren.iturburu@matiafundazioa.eus