HasieraForoetan parte hartzeaSustraiak: Zainketak duintasunetik eta parte-hartzetik eraldatu

Sustraiak: Zainketak duintasunetik eta parte-hartzetik eraldatu

  Data:
17/10/2025
 Mota: Jardunaldia
 Lekua: Auditorio Aquarium (Donostia-San Sebastián)

DATA BERRIA EZARTZEKO ZAIN

“Sustraiak: zainketak duintasunetik eta parte hartzetik eraldatu” topaketa irekia egingo da. Jardunaldi honetan, ikaskuntzak, esperientziak eta erronkak partekatuko ditugu, zaintza eredu humanoagoa, parte-hartzaileagoa eta pertsonarengan zentratuagoa lortzeko bidean.

Jardunaldi hau Matiak bultzatutako Sustraiak proiektuaren barruan kokatzen da, pertsona bakoitzarengan benetan oinarritutako arreta eredu baterantz aurrera egitea bilatzen duena: bere duintasunean, bere eskubideetan, bere balioetan eta bere eguneroko bizitzan. Eta zergatik Sustraiak? Sustraiak erroak esan nahi duelako. Aldaketa honek sakona, iraunkorra eta partekatua izan nahi duelako. Zaintza eredua eraldatzea zeregin kolektiboa delako. Sustraiak Lamourous eta Berminghameko etxebizitzetan garatzen da, eta zaintzeko, elkarrekin bizitzeko eta erabakitzeko modu berriak proposatzen ditu, inplikatutako pertsona guztien parte hartzetik abiatuta.

Topaketan, zentroen egunerokoan sustraitzen ari diren ekimenetako batzuk ezagutuko dira, parte hartzaileen eskutik, hala nola:

  • Rol berriak ezartzea, hala nola Etxebizitza-arduraduna.
  • Eskubideen Batzordea sortzea, zentroetan bizi diren pertsonen parte-hartze zuzenarekin.
  • Tresnen diseinu partekatua, garrantzia duenetik laguntzeko.
  • Elkarrekin hausnartzeko guneak, pertsona guztien artean aldaketa eraikitzeko.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean dirulaguntza lerroari esker da posible, Gipuzkoak dituen erronkei erantzuteko proiektu berritzaileetarako laguntzen 2024ko deialdiko proiektu esperimental gisa.

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Jardunaldiaren programa

  • Data: DATA BERRIA EZARTZEKO ZAIN
  • Ordutegia:
  • Lekua: 

9:45h - 10:00h  Harrera eta erregistroa

10:00h - 10:15h Ongietorri instituzionala

10:15h - 10:55h Sustraiak-en historia eta zentzua: Matian zaintzen esperientzia eraldatzaileen aurkezpena.

10:55h - 11:15h Dinamika parte-hartzailea: "Etorkizunerako konpromisoak". Bertaratutakoen ekarpenak eta mural kolektiboaren sortzea.

11:15h - 11:45h Atsedenaldia

11:45h - 12:45h Mahai-ingurua: Aldaketaren ahotsak. Zainketen antolaketa eraldatzeko erronkak: ikasi guna..

12:45h - 13:00h Itxiera instituzionala

 

 

Profesionalak

Cristina Buiza Ikertzailea
Fotografía de María Muñoz
María Muñoz Ezkergain Egoitza arloko zuzendaria