Egoera ahulean edo mendekotasunean dauden pertsonen esku hartze jarduera edo erronka ororen gidari izan behar duten giza eskubideen aitortzatik abiatuta, Uda Ikastaro bat planteatzen dugu, oinarrizkoa bada ere, esku hartzearen arloetatik beti kontuan hartzen ez den eskubide bati buruz hausnartzeko: pertsona bakoitzaren parte hartzeko eskubidea, bere beharrei eta gurariei erantzuteko sortzen diren baliabide eta zerbitzu guztien sorreran, garapenean eta balorazioan.
Horretarako, gogoetarako espazio bat sortu nahi dugu, non bat egingo baitute ikerketak eta esku hartzeak; izan ere, azken urte hauetan arlo horietan aurrerapenak egin badira ere, oraindik erronka handiak geratzen dira, pertsonen benetako parte hartzeari eta bere bizitzen gaineko kontrola hartzeari buruz hitz egiteko aukera izan dezagun.