HasieraForoetan parte hartzeaEntzun aurrea hartzeko: 50+ biztanleriaren beharrak eta espektatibak Bizkaian

Entzun aurrea hartzeko: 50+ biztanleriaren beharrak eta espektatibak Bizkaian

  Data:
07/05/2026
 Mota: Jardunaldia
 Ezagutza lerroa: Gizarte-politikak
 Lekua: Urdúliz

Trantsizio demografikoak eta bizitza-luzeraren gorakadak erronka berriak dakarzkie gizarteari, ekonomiari eta politika publikoei. Horiei aurrea hartzeko, ezinbestekoa da herritarrei entzutea.

Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, eta Bizkaiko 50 urtetik gorako biztanleen premiei buruzko azterlanaren emaitza nagusiak aurkezten ditu. Azterlan hori ebidentzian oinarritutako lana da, eta funtsezko populazio talde horren pertzepzioen, itxaropenen eta eskarien erradiografia eguneratua eskaintzen du.

Azterlanaren aurkezpenaz gain, adituen panel batek emaitzak aztertuko ditu ikuspegi akademiko eta aplikatu desberdinetatik, eta bizitza-luzeraren eta erronka demografikoaren politikak bideratzeko gakoak emango ditu.

Parte-hartzaileen artean, gure lankide Elena del Barrio egongo da, Matia Institutuko Gizarte Politika eta Testuinguruen zuzendaria, azterlan honen lehen kapituluaren egilea, "Edadismo y la experiencia de envejecer."

Egitaraua

10:30 Parte-hartzaileen harrera (kafea)
11:00 Irekiera instituzionala

Naiara Artaza. Bizitza-luzeraren eta Erronka Demografikoaren zuzendaria. Gizarte Ekintza Saila. Bizkaiko Foru Aldundia

11:15 Azterlanaren aurkezpena

Raquel Sanz. TIkerketa-teknika. SIIS – Ikerketa eta Informazio Sozialeko Zerbitzua (Eguía-Careaga Fundazioa)

11:45 Adituen panela

  • Elena del Barrio. I Gerontologia sozialeko ikertzailea. Matia Institutua
  • Raquel Sanz. Ikerketa-teknika. SIIS – Ikerketa eta Informazio Sozialeko Zerbitzua (Eguía-Careaga Fundazioa).
  • Lucía Gorjón. ertzailea. ISEAK Fundazioa.
  • Matxalen Legarreta-Iza. Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea. Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU).

Moderatzailea: Joseba Zalakain. SIISeko zuzendaria – Ikerketa eta Informazio Sozialeko Zerbitzua (Eguía-Careaga Fundazioa)

13:30 Koktela

Profesionalak

Elena del Barrio
Elena del Barrio Gizarte Politika eta Testuinguruen zuzendaria - Ikertzailea