InicioPublicacionesFamilia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren jarraipena egiteko eredua

Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren jarraipena egiteko eredua

  Año:
2016
 Línea de conocimiento: Plangintza eta arreta ereduak
 Autor: 

Artikulu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak Matia Institutu Gerontologikoarekin lankidetzan bultzatutako proiektua laburtu da. Proiektuaren helburua hauxe da: familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE) jasotzen duten pertsonei jarraipena egiteko eta mendeko egoeran dagoen pertsonak jasotzen duen zaintzaren kalitatea eta zaintzailearen bizi kalitatea bermatzeko eredu bat planteatzea.

Proiektuak bi lan ildo paralelo eta osagarri biltzen ditu: alde batetik, Gipuzkoako bi herritako 320 familiak parte hartu zuten esperientzia pilotua eta, bestetik, laguntza tresnak diseinatzea eta Mendekotasun egoeran dauden Pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko Legearen katalogoan xedatutako laguntza hori jasotzen duten pertsonei jarraipena egiteko eredua prestatzea.

Profesionales

Otros profesionales