InicioParticipación en forosMendekotasunaren eta Bizi Kalitatearen Nazioarteko X. Kongresua

Mendekotasunaren eta Bizi Kalitatearen Nazioarteko X. Kongresua

  Fecha:
De 11/11/2025 hasta 12/11/2025
 Tipo: Congreso
 Línea de conocimiento: Zaintzak
 Localización: Bartzelona

“Elkarrekin zainduz, hobeto zainduko dugu” izenburupean, Adina eta Bizitza Kongresuaren edizio berri hau Bartzelonako L 'Illa Auditorioan izango da, formatu hibridoan eta streaming bidez jarraitzeko aukerarekin.

Gizarte eta osasun zerbitzuen integrazio maila egokiak lortzeko oraindik dauden zailtasun ugariei helduko die hitzorduak, eta, horretarako, ikasi eta ezagutza partekatu ahal izateko esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu.

Matian, gure lankide Elisa Pozo Menéndezek, Matia Institutuko ikertzaile eta diseinu arkitektonikoaren arduradunak, batzorde zientifikoko kide eta moderatzaile gisa parte hartzen du “Arlo sozialetik eta sanitariotik haratago, ikuspegi integral bat jasangarritasunean” mahaian. Elisak “Lugaritz” eta “Fuenlabrada” proiektuak aurkeztuko dizkigu, hiriak, eraikinak eta etxebizitza egokitu eta pertsonalizatuak sustatzeko, topagune eta interakzio gisa espazio komunak bereziki azpimarratuz.