Gipuzkoan, 2031rako, biztanleriaren % 46,5 55 urtetik gorakoa izango da. Gero eta zaharragoa den gizarte baterako joera horrek erronka eta aukera batzuk dakarzkigu, eta gure lurraldea dagoeneko prestatzen ari da horretarako. Etorkizuna Eraikizek, Gipuzkoako Aldundiaren ekimenak, Adinberri Biltzarra antolatu du Donostian azaroaren 22an eta 23an. Zahartzearen alderdi guztiak aztertzeko aukera paregabea da, hala nola arretaren eta zaintzaren berrikuntza eta Silver economy jarduera ekonomikoaren eragile gisa Gipuzkoan.