HasieraArgitalpenak2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategia

2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategia

  Urtea:
2015
 Ezagutza lerroa: Zahartze aktiboa eta lagunkoia
 Egilea: Sancho, M., Del Barrio, E., Gobierno Vasco
Imagen: 
Portada publicación

Biztanleriaren zahartze prozesua honela defini daiteke: «biztanleria adinaren arabera sailkatzen duen egitura eraldatzen duen prozesua». Prozesu horrek dimentsio bikoitza du, arrazoiak eta ondorioak kontuan hartuta.

Adinekoek gizartean duten proportzioaren gorakada da dimentsioetako bat. Horrek esan nahi du adin talde horren proportzioa gainerako taldeena baino bizkorrago ari dela igotzen. Aldakuntza horren arrazoiak honako hauek dira, nagusiki: jaiotza tasaren beherakada eta bizi itxaropenaren igoera.

2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategiaren bidez, zahartzen ari diren pertsonei hitza emango dien eta adin guztietarako gizartea eraikitzen lagunduko duen gobernantza eredua identifikatzen lagundu nahi dugu.