HasieraArgitalpenakBehaketa analisia, dementzia duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko tresna

Behaketa analisia, dementzia duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko tresna

  Urtea:
2012
 Egilea: 

Hasiera batean, proiektu honen diseinua abian jarri zenean, «mapatzea» egiteko Dementia Care Mapping (DCM) erabiltzea pentsatu zen. Alabaina, lana jorratu eta aztertu ahala ikusi zen, bide hori eraginkorra izan arren, mapatzea egiteko unean pertsonari gertatzen zaionaren «argazki estatikoa» eskaintzen zuela. Eta proiektuak argazki «dinamikoa» bilatzen du. Egoeraren «dinamismoaren» barruan, zuzeneko arretako langileak pertsonaren eguneroko bilakaerara egokitzea bilatzen da, ez erabiltzailea zentroaren eskakizunetara egokitzea.

Horregatik, hain zuzen ere, DCM metodologian oinarritutako baina hobetutako tresna propioa diseinatu dugu proiektu honen esparruan. Zehazki, zentroak eskainiko dizkion zaintzei buruz erabiltzaileak dituen aurreikuspenei lotutako diseinua txertatu da.

Era berean, proposaturiko tresna pertsonalizatu egin daiteke; hau da, ez ditu irtenbide zorrotzak eskaintzen eta kasuari egokitzeko aukera ematen du. Batez beste, DCMn aditua den mapatzaileak 5 pertsona ere monitoriza ditzake, egunean 6 orduz.

Horrenbestez, proiektu horretarako birplanteamendua egitea pentsatu da, behaketa analisiaren bidez, zuzeneko arretako langileek artatzen duten erabiltzailea hobeto ezagutzeko premiari erantzuteko. Arretaren kalitatea hobetzeko, pertsonaren igurikimenak, nahiak eta bizitzaren historia hartzen dituzte kontuan, eta, horregatik, dementzia duten pertsonak despertsonalizatzeko arriskua saihesteaz gain, pertsonarengan ardaztutako arreta eskaintzen dute, bai eta pertsona horrek ahoz adierazteko gaitasuna galdu ondoren ere.