HasieraArgitalpenakEAEko adineko pertsonen desgaitasuna eta mendekotasuna

EAEko adineko pertsonen desgaitasuna eta mendekotasuna

  Urtea:
2011
 Egilea: 

EAEko adinekoen desgaitasunari eta mendekotasunari buruzko txosten hori «Zahartzen ari direnen ongizatean eta tratu egokian aurrera egiteko ehun proposamen. Ekintza Plan baterako oinarriak» dokumentuaren eranskina da. Pertsona horien egoerari buruzko diagnostiko zabal baten atala da, beraz.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (EINek) 2008an egindako «Desgaitasunari, Autonomia Pertsonalari eta Mendekotasun egoerei buruzko inkestak» (EDADek) Euskal Autonomia Erkidegoko desgaitasuna eta mendekotasuna zehatz ezagutzeko aukera ematen digu. EINk berak desgaitasunari buruz egindako beste inkesta batzuei (1986koari eta 1999koari, adibidez) jarraipena ematen die. EDAD txostena da, hain zuzen, horren oinarria.

Desgaitasuna hauxe da: urritasun baten ondorioz, eguneroko jarduerak egiteko zailtasuna. Mendekotasuna, berriz, honela definitzen da: desgaitasunaren ondorioz, eguneroko jarduerak egiteko beste pertsona baten laguntza jasotzen duen pertsonaren egoera.

Profesionalak