HasieraArgitalpenakXXI. mendean zahartzen ari diren pertsonak: errealitate berriak

XXI. mendean zahartzen ari diren pertsonak: errealitate berriak

  Urtea:
2015
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Egilea: Del Barrio, E., Yanguas, J., Sancho, M.
Imagen: 
Portada publicación

Industria farmazeutikoan, errehabilitazioan eta osasun-sisteman egindako hobekuntzek desgaitasuna eta heriotza atzeratzen lagundu dute. Bizi-itxaropena handitzeak aldaketa ekarri du adinen esanahian. Gaur egun, Espainiako 10 pertsonatik 2 adinekoak dira, eta 10 adinekoetatik 3 oktogenarioak.

Gizarte-aldaketek eta osasunean eta bizitza osasungarrian inbertitzearen ondoriozko beste egoera batzuek adineko pertsonak aldaketetara egokitzeko duten gaitasuna probatzen dute, eta horietatik beste errealitate berri batzuk sortzen dira, une honetan ia ezin ditugunak hauteman, baina etorkizunean zahartzearen ezaugarri izango direnak.

Pertsonek zahartzearen inguruabarrak eta baldintzak nola bizi dituzten ulertzea eta ezaugarritzea funtsezkoa da premia- eta laguntza-egoerak babesten dituzten ekimenak formulatu ahal izateko.