HasieraArgitalpenakZahartzea, etxebizitza eta ingurunea. Ikerketa kualitatiboari buruzko txostena

Zahartzea, etxebizitza eta ingurunea. Ikerketa kualitatiboari buruzko txostena

  Urtea:
2012
 Ezagutza lerroa: Plangintza eta arreta ereduak
 Egilea: Sancho, M., Yanguas, J., Del Barrio, E., Herranz, D., Diaz, U.
Imagen: 
Imagen Publicacion

Txosten honek Matia Institutu Gerontologikoaren UCHI: ZAHARTZEA, ETXEA ETA INGURUA: EGUNGO EGOERA ETA ETORKIZUNEAN ESKU HARTZEKO AUKERAK proiektuaren harira egindako ikerketa kualitatiboaren emaitzak biltzen ditu.

Azterketa hori irakurtzeko modurik onena hauxe da: gaur egun Espainiako hainbat erakundek eta eragilek prestatzen eta hobetzen diharduten adinekoen arreta ereduan (pertsonarengan ardaztutako arreta integralean) laguntzeko tresna gisa irakurtzea.

Paradigma berri horren arabera, adinekoen arreta nabarmen hobetzen da, pertsona bakoitzaren igurikimen pertsonalei erantzuteaz gain, bizi kalitatearen kontzeptua biltzen duten faktoreei ere erreparatzen zaienean, osasun arretan zentratutako zerbitzuez harago.

Txostenean zehatz-mehatz aztertzen dira zahartze-prozesuan pertsonaren bizitza biltzen duten faktoreak, ostatu eta zaintza premien harira.

Kalitate handiko bizi sistema bat eratzen lagun dezaketen dimentsioen mapa deskribatzailea egin da, zahartze prozesuaren protagonista diren pertsonen adierazpenak eta prozesu horri lotutako sektoreetan ari diren adituenak oinarri hartuta.