HasieraArgitalpenakZainketak ematea eta jasotzea. Euskadiko 55 urte eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko azterlana 2020

Zainketak ematea eta jasotzea. Euskadiko 55 urte eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko azterlana 2020

  Urtea:
2022
 Ezagutza lerroa: Zahartze osasungarria sustatzea
 Egilea: Molina, M. A., Marsillas, S., Del Barrio, E.
Imagen: 
Portada publicación: Prestación y recepción de cuidados

Eusko Jaurlaritzaren bizi-baldintzen azterketaren (ECV+55 2020) helburu orokorra da planifikatzaileei eta gizarte-politiken arduradunei informazio zehatza eta puntuala ematea 55 urteko eta gehiagoko Euskadiko biztanleak bizi diren familiaren, norbanakoaren eta ingurunearen bizi-baldintzei buruz. Inkestak, halaber, informazioa bildu, sistematizatu eta lurralde horretako adinekoen errealitatea zabaldu nahi du, biztanleria-talde horri dagozkion hainbat alderdi jorratuz.

2020an egindako azterlana inkesta honen hirugarren edizioa da, eta pertsona horien errealitatea ezagutzeaz gain, etorkizunerako joerak eta beharrak aztertzeko aukera ematen du. Ezagutza hori sortzea lagungarria izango da Euskadin zahartzeari buruzko iraganeko eta etorkizuneko politika publikoak ebaluatzeko eta diseinatzeko.

Azterlanaren emaitzak hainbat txosten tematiko dira. Txosten horietan, zehatz-mehatz aztertzen dira euskal lurraldeko 55 urteko eta gehiagoko pertsonen egungo egoera eta bilakaera, gizarte-ehunetik, osasunetik, zaintzetatik edo parte-hartzetik abiatuta.

Txosten honen helburua, zehazki, Euskadin 55 urte eta gehiagoko pertsonek emandako eta jasotako zainketen trukea aztertzea da, eta espezifikoki:

  • Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko laguntza behar duten pertsonen profila kuantifikatzea eta aztertzea.
  • Jasotako laguntzen profila eta tipologiak kuantifikatzea eta aztertzea.
  • Laguntza ematen duten pertsonen profila eta tipologiak kuantifikatzea eta aztertzea.