HasieraForoetan parte hartzeaArtea eta kultura, dementzian bizitza-zentzuaren leiho

Artea eta kultura, dementzian bizitza-zentzuaren leiho

  Data:
08/06/2022
 Mota: Jardunaldia
 Ezagutza lerroa: Zahartze osasungarria sustatzea
 Lekua: Donostia - San Sebastián

Datorren ekainaren 8an Donostiako Aquariumean topaketa interesgarri bat egingo da. Bertan, hainbat arlotako adituek dementzia duten pertsonak eragile aktibo eta atzean kulturala eta artistikoa duten jardueren protagonista izateak eskaintzen dituen aukerei buruz eztabaidatuko dute.

Abiapuntu gisa, "DCUM - Dementziaren kultur bitartekotza" proiektu europarraren ondoriozko baliabideak eta materialak aurkeztuko dira. Lau urteko ekimena da, eta horren bidez hainbat ikaskuntza eta jardunbide egoki bildu dira, bi munduak (artea eta dementzia) uztartzen dituzten ekimenak abian jartzera gonbidatzen dutenak.

Dementzia duten pertsonen, haien senideen eta zaintzaileen ongizatearen onurez gain, esperientziaren ondoriozko lekukotzak eta behaketa bermatzen baitituzte, dementzia duten pertsonak bezalako taldeak arteen esparruan sartzeak kultura-arloko eragile guztien konpromisoa izan beharko luke, jarduera horiek gainerako herritarren baldintza berberetan gozatzea bermatuz.

Artea, komunikazioa errazten duen elementu gisa. Artea inklusiorako, sentsibilizaziorako eta estereotipoak hausteko palanka gisa. Artea, pertsonen ongizatearen parte izatearen, bizi-sentimenduaren... leiho gisa.

Behin-behineko programa:

09:45etan Harrera eta ongietorria 

10:00etan ardunaldiaren aurkezpena Maria Carmen Garmendiaren eskutik. Matiaren Patronatuko lehendakaria.

10:15-10:45etan DCUM proiektua – Dementzian kultur bitartekaritza egiteko truke-plataforma. Álvaro García. Matia Institutuko ikertzailea.

10:45-11:30etan Bizi albuma eta Fotologia praktikoa. David Viñuales. 8 Institutuko bazkide fundatzailea eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea.

11:30h-11:45etan Atsedenaldia

11:45-12:45etan Invisible Beauty eta dantza jarduera. Iker Arrue – Ai Do project.

12:45h Jardunaldiaren amaiera

Inskripzio orria

Erakunde bati lotuta ez bazaude, idatzi “interes pertsonala”

Datu Pertsonalak Babestearen arloan indarrean dagoen araudian xedatutakoa betez, Matia Fundazioa da tratamenduaren arduraduna (Pinu Bidea 35, 20018 Donostia), IFK: G20053583, Telefonoa: 943317100, e-posta: info@matiafundazioa.eus

Datuak tratatzeko oinarria erabiltzailearen adostasuna da, tratamenduaren helburua haren kontsulta edo iradokizunari erantzutea delarik.

Datuak gordeko dira harremanak irauten duen bitarteaz eta datuak ezabatzeko eskatzen ez den bitartean. Eta, edonola ere, aplikatzekoak diren legezko preskripzio-epeak betetzen diren bitartean.

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak hala agintzen ez badu behintzat, eta ez dago aurreikusita datu horien nazioarteko transferentziarik egitea.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta mugatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu. Horretarako, Matia Fundaziora jo beharko duzu, idatziz, goian adierazitako helbidean, bai eta Kontrol Agintaritzari erreklamatu ere (Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa: www.agpd.es).