Bizitza-luzerako Nazioarteko Foroa. Zahartzearen etorkizuna diseinatzen
Osasun Publikoko Andaluziako Eskolak (EASP) antolatutako topaketak biztanleriaren pixkanakako zahartzeak dakartzan erronka eta aukera batzuk jorratuko ditu, lau multzo handiren inguruan: osasuna, bizitza osoko ikaskuntza, parte-hartzea, segurtasuna eta babesa.
Hauei zuzenduta:
- Gizarte-, osasun- eta hezkuntza-zerbitzuetako profesionalak
- Arduradun politikoak
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
- Akademia
- Zahartzearen etorkizunean interesa duten beste erakunde batzuk
Ekainaren 5ean, foro hori egin ondoren, Granadan zahartzeaz hitz egiten jarraituko dugu Osasun Publikoko Andaluziako Eskolak ere antolatzen duen zahartze osasungarriko sareak tailerrean.

