Biztanleria zahartzea eta bide segurtasuna
Errealitate ukaezina da EAEn biztanleria zahartzen ari dela. Hori horrela, administrazio guztiek heldu diote gai horri, bakoitzak bere ikuspegitik eta esparrutik baina guztiek helburu garbi batekin: gure adinekoen ongizatea bermatzea.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta, zehazki, Trafiko Zuzendaritzak hamarkada bat darama EAEko errepide eta bideen segurtasuna hobetzeko lanean.
Esparru horretan, bada kontu nabarmengarri bat: bideetako erabiltzaileak gero eta zaharragoak dira, hala oinezkoak nola gidariak, eta errealitate horrek eragin zuzena du ezbehar tasan nahiz istripu tasan.
Ertzaintzak erregistratutako datuen arabera, 2013an 64 urtetik gorako 809 gidari egon ziren EAEn istripuren batean nahasita. Eta zirkulazio istripuetan guztira hildako 56 lagunetatik 17 64 urtetik gorakoak ziren.
Zalantzarik gabe, datozen urteotako erronka handietako bat izango da hori, eta, horregatik, Trafiko Zuzendaritza gogoz ari da lanean, batetik ibilgailuen zirkulazioak dakartzan arriskuen aurrean kalteberenak diren herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzeko eta, beste alde batetik, udalerriekin elkarlanean, horren aurka egiteko neurriak bilatzeko.
Erakundeen arteko elkarlan horren emaitza izan da, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin batera antolatu duen «Biztanleriaren zahartzea eta bide segurtasuna» jardunaldia. Euskalduna jauregian egingo da, datorren maiatzaren 8an.
Profesionalak
Beste profesional batzuk
- Gobierno Vasco - Viceconsejería de Seguridad - Dirección de Tráfico