HasieraForoetan parte hartzeaErkidegoan bizi diren adineko autonomoen jarduera fisikoaren eta gaitasun kognitiboaren arteko erlazioa

Erkidegoan bizi diren adineko autonomoen jarduera fisikoaren eta gaitasun kognitiboaren arteko erlazioa

  Data:
 Mota: Comunicaciones Poster
 Lekua: ZAHARTZAROA GERIATRIA ETA GERONTOLOGIA EUSKAL ELKARGOAREN XV. BILTZARRA, Nafarroa
 Profesionalak: , , Miren Iturburu, Markotegi, M, Rodríguez, A, Arrieta, H

Bizi itxaropena luzatu eta biztanleria zahartzen doan heinean, gaixotasun jakin batzuen eragina eta prebalentzia handitu egiten da. 2011 eta 2050 bitartean, munduan 65 urtetik gorako pertsonen kopurua hirukoiztu egingo dela aurreikusten da; zehazki, 524 milioi lagun izatetik 1.510 milioi izatera igaroko dira.

Zahartze prozesuarekin batera gertatzen diren aldaketa fisiologikoen ondorioz, pertsonek galdu egiten dute, pixkanaka-pixkanaka, ingurunearen eskakizunei erantzuteko gaitasuna, eta beraien urrakortasuna areagotu egiten da. Alde batetik, gorputza aldatu egiten da: gantz masa handitu eta giharren eta hezurren masa murriztu egiten da; beste alde batetik, faktore gehiago (depresioa, narriadura kognitiboa, ikusmena gutxitzea…) ere agertzen dira eta, guztien artean, independentzia eta gaitasun funtzionala galtzea dakarte.

Ariketa fisikoak adineko pertsonen ongizatea hobetzeko duen balioari buruzko ikerketek batez ere onura fisiologikoei erreparatu diete. Izan ere, tutoretzapean egiten diren osagai anitzeko —indarra, erresistentzia, oreka eta malgutasuna— ariketa fisikoko programek adinekoen sasoi fisikoa hobetzeko eraginkorrak direla erakutsi dute. Alabaina, gutxiagotan aztertu da ariketa fisikoak alderdi psikologikoetan duen eragina. Dena den, ikerketa batzuen arabera, ariketa fisikoa eginez hobetu egiten dira adinekoen gaitasun kognitiboa eta ongizate psikologikoa.