HasieraForoetan parte hartzeaHitzaldi zikloa: "Zaintza sistema hankaz gora"

Hitzaldi zikloa: "Zaintza sistema hankaz gora"

  Data:
09/11/2023
 Mota: Besteak
 Ezagutza lerroa: Zahartze aktiboa eta lagunkoia
 Lekua: Oñati

Oñatiko Udalak zainketei buruz antolatu duen topaketa-ziklo baten barruan, azaroak 9 honetan Matia Institutuko gure lankide Nerea Almazan eta Nerea Etxanizek "XXI. mendean zahartzea. Ereduak eta erronkak" izendatutako hitzaldia emango dute. Eredu eta erronka horiek adineko biztanleriaren errealitate-aniztasun horretan jartzen dute fokua, eta horrek talka egiten du haiek homogeneizatzen dituen begirada edadistarekin.

Horretarako, mitoez hitz egingo dugu, Adinekoen Gizarte Zentroez, adineko emakumeez, eta nahi ditugun zainketak birpentsatuko ditugu.

Jarduera 18: 00etan hasiko da Eltziako hirugarren solairuan.

Profesionalak

Nerea Etxaniz Ikertzailea