Laguntza pertsonala: autonomia, laguntzak eta bizitza “interdependentea”
📍 Pinu bidea 37, Matia Gunea Lugaritz, Donostia
📅 Urriak 16
🕘 9:00–13:00 h
Zer da benetan laguntza pertsonala? Zertan bereizten da ELZtik? Nork erabakitzen du nola antolatzen diren laguntzak? Zer gertatzen da osasunarekin lotutako beharrak agertzen direnean?
Jardunaldi honetan Laguntza Pertsonalera hurbildu nahi dugu, jasotzen dutenen eta laguntzaile pertsonal gisa lan egiten dutenen esperientziatik abiatuta, praktikan sortzen diren galdera eta egoera batzuei helduz.
Gai hauei buruz hitz egingo dugu:
- Zergatik sortu zen laguntza pertsonala?: Bizitza Independentearen Mugimendua, desinstituzionalizazioa, autonomia, autodeterminazioa eta eskubideak.
- Zer da eta zer ez da laguntza pertsonala?: Pertsonaren papera, laguntzen gaineko kontrola eta beste laguntza modu batzuekiko desberdintasunak.
- Laguntza pertsonala, zaintza eta osasuna: Nola osa daitezke hainbat laguntza eta zer zalantza agertzen dira osasunarekin lotutako beharrak daudenean.
- Zer esan nahi du pertsonak benetan kontrola izateak?: Pertsonaren eta bere laguntzaile pertsonalaren arteko harremana eta autodeterminazioa nola zehazten den eguneroko bizitzan.
Antonio Centeno, Matematikan lizentziaduna, bigarren hezkuntzako irakasle ohia eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskubideen eta bizimodu independentearen aldeko aktibista, eta Iñaki Martínez, laguntzaile pertsonal eta Laguntzaile Pertsonalean aditua, izango ditugu.
Matiako esparru guztietako laguntza pertsonala jasotzen duten edo jaso nahi duten pertsonei, familiei eta hurbilekoei, laguntzaile pertsonalei eta profesionalei eta Giza Eskubideen Batzordeari zuzendutako jardunaldia.
Plaza mugatuak. Eman izena eta zatoz asistentzia pertsonalari buruzko galderak, esperientziak eta ikaskuntzak partekatzera.

